argia.eus
INPRIMATU
Iruña Veleiako txostenak webean
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30a
Iruña Veleiako grafitoa
Julio Nuñezek aztertutako Iruña Veleiako grafitoaArabako Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiako tira-biren inguruko txostenak eta argazkiak webgunean (alava.net) zintzilikatu ditu. Ondokoak dira irakur daitezkeen txostenak:
  • Eliseo Gil (aztarnategiko zuzendari ohia) eta Idoia Filloyk egindako txostenak eta beraiek eskatutako txostenak, Zientzi Batzorde Aholkularian emandakoak.
  • Rubén Cerdánek eginiko txostenak, Veleiako materialei eginiko analisien ingurukoak.
  • Zientzi Batzorde Aholkulariko kideek Iruña-Veleiako grafitoei buruz eginiko txostenak.
Txostenez gain argazkiak daude, besteak beste, Joakin Gorrotxategi, Julio Nuñez eta Juan Santosenak.
 
Era berean, Eliseo Gilek Arabako Batzar Nagusietan hitz egin du eta berriz ere zalantzan jarri ditu Arabako Foru Aldundiak osatutako Ikerketarako batzorde zientifikoak Iruña-Veleiako aztarnen inguruan ateratako ondorioak. Bere hitzetan, adituek iritziak eman dituzte eta horien gainean eraikitako hipotesia da. Aztarnategiko zuzendari izandakoarekin batera zenbait langilek egin zuten agerraldia. Euren irudi profesionala zikindu izana salatu zuten eta ohore profesionala garbitzeko eskatu zioten Arabako Foru Aldundiari.