argia.eus
INPRIMATU
Gaixotasunei oldartu, eltxoei beste musika baten arabera dantzaraziz
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko urtarrilaren 21a
Aedes aegypti
Behin baino gehiagotan entzun dugu, ohean gaudela, hurbiltzen ari zaigun eltxoaren soinua. Soinu hori hegalen mugimenduen ondorioa da. Eltxo arrek 600 megahertzeko frekuentziako soinua sortzen dute, emeek 400ekoa, baina ugalketa garaian frekuentzia hori 1.200 megahertzera handitzen da. Cornell-eko Unibertsitatean (AEB) diharduen Ronald Roy-ren taldeak lortu ditu datu horiek.

Aurkikuntzak oso bide interesgarria zabaldu du hainbat eltxo motaren aurkako borrokan. Aedes aegypti espezieak dengea transmititzen du besteak beste, eta horren eraginez Hego Amerikako eta Asiako 50 milioi pertsona gaixorik daude. Eltxoaren ugalketa oztopatuz, hau da, ugalketan emititutako soinua manipulatuz, dengearen zabalkundea mugatzerik izango dela uste dute ikerlariek.