argia.eus
INPRIMATU
"Esku era" jardunaldiak Topaguneak antolatuta
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Sormena izango dute ardatz 23an eta 24an egingo diren jardunaldiek. Euskara elkarteek eta sormenak izan duten lotura aztertuko dute eta baita etorkizunera begira izan dezaketen harremana ere. Besteren artean parte hartuko dute Karmen Irizarrek, Julen Arexolaleiba eta Andoni Eizagirrek. Larunbatean, Sormen biziz kultura izenburupean Jone Miren Hernandez, Josu Landa eta Xabier Monasterioak egingo dute hausnarketa.
 
www.jardunaldiak.org/egitaraua