argia.eus
INPRIMATU
Elkanoren biografia, Berasaluzeren eskutik
  • Gari Berasaluze ::Elkano, itsasoak emandako bizitza

    Txalaparta

    orrialdeak ::172

    prezioa ::13€

2011ko urriaren 05a
Gari Berasaluze idazle eta kazetari getariarrak bere herrikide baten biografia idatzi du: Joan Sebastian Elkanorena, hain zuzen ere. Txalaparta argitaletxeak haur eta gazteei zuzendutako Axuri Beltza bilduman argitaratu du liburua, Berasaluzeren testu dotoreari Dani Fanoren ilustrazioak gehituz. Emaitza: egun berean hasi eta buka daitekeen biografia gustagarria. Kapitulu laburretan barrena duela bostehun urteko menturazale handienetako baten bizitza ulertzeko gakoak eskainiko zaizkigu, tartean, munduari bira eman zion lehen pertsona nola bihurtu zen. Bidaia literaturaren ozeanoetan ere egin du Berasaluzek, testuari bigarren irakurketa egiten ahal zaiolako han-hemenka utzi dituen keinuei jarraituz.