argia.eus
INPRIMATU
Ekainaren 19tik 21era egingo da 10. Hatortxurock jaialdia
2009ko urtarrilaren 20a
Urtarrilaren 10ean ospatu zen Hatortxurock musika jaialdiaren 9. eta 10. edizioen arteko zubi papera bete duen edizioa, antolatzaileek 9,5 bezala definitu dutena, Berriobeitin. Jada 10. edizioan parte hartuko duten musika taldeen izenak ere jakinarazten hasi dira. Euskal presoen aldeko jaialdia Sakanako herri batean ospatuko da ekainaren 19, 20 eta 21ean; eta besteak beste, Koma, Etsaiak, Piperrak, Banda Bassoti, Doctor Deseo, Berri Txarrak eta Deabruak Teilatuetan taldeak izango dira bertan. Informazio gehiago www.hatortxurock.org webgunean aurkituko duzue.