argia.eus
INPRIMATU
Joseba Gabilondo, euskal literatur genero "txiki"-ez
  • Batzuen artean ::Egan

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

    Orrialdeak ::254

    prezioa ::18€

2011ko urriaren 05a
Egan aldizkariaren zenbaki berriaren azalean hiru artikulu aurkitu ditugu nabarmenduta: Euskal literatur genero “txiki” eta hibridoen zentraltasunaz izenekoa, Joseba Gabilondok idatzia; Joxe M. Etxeberriak, 1913 eta 1917 bitarteko grabaketak kontuan hartuta, herri literaturaz idatzi duena; eta Patziku Perurenak Juan Mari Lekuonaren Ibaiak basamortuan liburuaz idatzi duen Juan Mariren azken bozetoak. Ez dira, prefosta, aldizkarian argia ikusi duten artikulu bakarrak: nabarmentzekoak dira, besteak beste, Daniel Landartek Piarres Larzabali buruz idatzitako biografiatxoa, edota Amaia Iturbidek Jean Paul Sartre eta Albert Camusen ekarpenen inguruan eskribitua.