"Euskal Herrira zuzendari kontsagratu moduan itzuli nahi nuke"

  • Pertsona agurgarriak dira. Adats dotore eta urdindua. Smokinga soinean. Eszenatokian agertzen direnean, Olinpotik jaitsi berriak, jendetzaren txalo-zaparrada jasotzen dute. Orkestra osoa beraien aurrean zutitzen da. Eta gero, makilatxo magiko baten laguntzaz, gauza zoragarriak egiten dituzte. Orkestra zuzendariak dira. Haietako batekin egon gara.

2021eko ekainaren 30ean
Iñaki Encina du izena, Eskoriatzan 1978an jaioa, Gasteizen hazia eta orain Parisen dabilena. Abisu bat: ilea motza du, Olinpotik beharrean Monoprix supermerkatutik datorrela esan digu eta ez dugu smokingik topatu haren armairuan.

Ume gehienak ogia besapean jaiotzen dira. Zu, ordea, batuta batekin jaio omen zinen…


Ez da hainbesterako ere. Txikitatik bizi izan dut musika, baina nire lehenengo kontaktua pianoa izan zen. Piano karrera bukatu nuen Gasteizen eta piano laguntzaile ikasketak egin nituen Tolosan (Okzitania). Abestu ere betidanik egin izan dut. Abesbatza batean, baita bakarlari moduan ere. Eta horrela, gauza batetik bestera, hemendik ikasiz eta denetarik probatuz, orkestra zuzendaritzara ailegatu naiz, opera zuzentzera, zehatzago esanda.

Oso desberdina al da opera edo beste musika bat, adibidez, musika sinfonikoa, zuzentzea? Edo operan orkestra lubaki antzeko batean sartuta dagoela da diferentzia bakarra?


Diferentea da, noski. Operan berebiziko garrantzia dauka libretoak, kontatzen eta kantatzen den istorioak, letrak. Zuzendariak oinarri horren gainean egin behar du lan. Eta eszenatokiaren gainean garatzen dena oso kontuan hartzekoa da. Hor baitago akzioa, ikuskizuna, dena. Zuzendari musikalak eszena zuzendariarekin egin behar du lan, modu estuan. Bien irizpideak batu behar dira, zentzu berean lan egin, askotan zaila bada ere.

Izan ere, zuzendariek tirano ospea duzue, zuzendari batentzat ez da erraza izango beste pertsona baten nahietara makurtzea.


Oso mitifikatua dago zuzendariaren figura. Profesional ona bada, ondo burutuko du bere betebehar musikala eta aldi berean eszena zuzendariaren lana erraztuko du, inposiziorik gabe. Zuzendari batek behar duen beste gauza bat komunikazio ahalmena da. Musikari ona izatea ez da nahikoa: nahi den hori transmititzen ere jakin behar da, modu eraginkor batez. Opera zuzendariak, orkestraz gain, abeslariak ere bere esku ditu.

Beraz, ez zen aginte nahia zuzendaritzara eraman zintuena?


Aginte nahia baino gehiago, zerbait esateko nahia, musikaren gaineko ikuspuntu bat azaldu nahia. Koro zuzendaritza ikasten hasi nintzen Tolosan bizi nintzenean. Gero, Donostiako Musikene martxan zegoela jakin izan nuenean, sarrera-progak egin nituen, piano, koro zuzendaritza eta orkestra zuzendaritza espezialitateetarako. Hiruretan hartu ninduten, baina nire adin eta ezaugarriengatik orkestra zuzendaritza aholkatu zidaten, eta horretan sartu nintzen. Orduan jarri nintzen lehenengo aldiz orkestra baten aurrean.

Baina ez zenituen Musikeneko ikasketak bukatu.


Ez. Hirugarren urtean nengoela, Pariseko Atelier Lyrique delakotik deitu zidaten, Pariseko Opera Nazionalaren barruan kokatzen den abeslari eta pianista gazteentzako formazio tailer batetik. Eta horretan sartu nintzen, pianista edo chef de chant lanak egitera. Orduan hasi nintzen opera barrutik bizitzen, eta orduan konbentzitu ninduen.

Musikeneko ikasketak bertan behera uzteak ez zizun penarik eman?


Ez. Momentu egokian utzi nuela uste dut. Musikenen zuzendari teknikaz asko ikasi nuen, baina oro har teoria gehiegi ikasi beharra zegoen, eta nik musika egin nahi nuen, erronka errealak nahi nituen. Horrez gain, ez nuen neure burua orkestra baten aurrean ikusten, neure tokia hori izango ote zen zalantzak nituen oraindik. Baina Parisen opera zuzendaritza deskubritu eta orduan bai, nire tokia topatu dudalakoan nago. Orain arte egin eta disfrutatu dudan gauza guztien batura da, nire neurrira egindako zerbait ia: pianoa, kantua, antzerkigintza, zuzendaritza ikasketak, abeslariekiko kontaktua, libretoaren araberako hizkuntzak menperatzea…

Hizkuntza asko menperatzen dituzu orduan?


Gaztelania eta euskaraz aparte, frantsesa, ingelesa, italiera… Alemana oraindik hobetu beharra daukat. Errusiera ere ikasten ari naiz. Beharrezkoak ditut nire lanean.

Parisera chef de chant edo pianista laguntzaile gisa ailegatu eta egun, lau urte eskasen bueltan, zuzendari laguntzaile zara hainbat produkziotan. Nola egin duzu?


Ni ere harrituta nago. Uste dut pauso garrantzitsu bat Les Aveugles (Itsuak) opera garaikidea estreinatu genuenean eman nuela. Nire ardura, piano-jole moduan, abeslariei laguntzea zen, musika ikas zezaten, baina opera hain zen konplikatua eta zaila abeslarientzat, gehiago inplikatu behar izan nuela, zuzendari lanak egiteraino ia.
 
Asko gustatu zitzaidan esperientzia, eta badirudi momentu hartatik aurrera Christian Schirm, Atelier-eko zuzendaria, nire izena kontuan hartzen hasi zela, zuzendari lanak egiteko.

2009ko agenda nahiko beteta izango duzu orduan.


Zorionez hala da, bai. Otsailean estreinatuko den Idomeneo operan izango naiz zuzendari laguntzaile. Martxoan, Händel eta Lullyren musika batuko duen ikuskizun batean ere ibiliko naiz, eta apirilean Il matrimonio segreto operan zuzendari laguntzaile eta musika prestatzaile lanak egingo ditut.

Hurrengo pauso logikoa beraz, zuzendari-laguntzaile izatetik, zuzendari petoa izatera…


Bai, noski, baina presarik gabe, 30 urte baino ez ditut. Alemanian ikusten dut neure burua hurrengo urteetan. Opera tradizio izugarria duen herrialdea da, eta maila desberdinetako antzoki askotan opera programazio txukuna egoten da. Antzoki txiki horietako batetik hastea ondo egongo litzateke.

Baina momentuz, Paris. Zer nolako bizimodua daramazu bertan?


Primerakoa. Orain apartamentu handiago baten bila nabil, ea zortea dudan. Bizitza kulturala izugarria da hemen, musika ikuskizunak daude egunero, abeslari eta zuzendari desberdinak lanean ikusteko aukera daukat…

Beraz, Euskal Herrira itzultzeko asmorik ez…


Zuzendari kontsakratu modura itzuli nahi nuke eta Euskaldunan, Kursaalen edo Gasteizen egin behar duten zorioneko auditorio horretan Mozarten opera bat zuzendu (kar-kar-kar). Momentuz, baina, formazio fasean nago, eta goiz da itzultzeko.

Bukatu aurretik, zure lehenengo batuta gogoan ote duzun galdetu nahiko nizuke.


Bai, noski. Nire lagunek oparitu zidaten, Musikenen hasi aurretik. Egia esanda, batuta asko oparitu dizkidate, baina normalean oso gauza pertsonalak dira eta hoberena norberak aukeratzea da. Batuta batek, bere lana ondo egingo badu, ez du trabarik egin behar, ez duzu sentitu ere egin behar, eta hori zaila da lortzen. Beraz, lagunei esan nahiko nieke zerbait oparitzekotan, liburu bat izan dadila, arren.

Azkenak
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Eguneraketa berriak daude