argia.eus
INPRIMATU
Etxepare Institutua abian da
2009ko urtarrilaren 16a
Euskal kultura sustatzea xede duen Etxepare Institutua Donostiako Tabakaleran kokatuko da, baina behin-behineko egoitza Prim kalean izango du. Egoitza hori egokitzen ari dira orain, eta lanak martxorako amaitzea espero duela adierazi du Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Bera da, hain justu, hauteskundeak egin arte behintzat, institutuko zuzendaria. Azaldu duenez, aurrekontua dekretuz onartzeak eta hamar laguneko lan taldea deialdi publiko bidez osatzeak dute orain lehentasuna.