Espainiako Gorena: mamiari erantzuna dio, prozeduran ikusi behar

  • Olatz Dañobeitia, Arnaldo Otegi, Juan Joxe Petrikorena, Rufi Etxeberria eta Pernando Barrenak lau urteko espetxe eskaera zuten azkenean “Bileren auzia” deitu den honetan. Ia hiru urteko eskaera zuen Ibarretxe lehendakariak eta urtebetera ez zen iristen Patxi Lopez eta Rodolfo Aresena. Auzi saioaren itxierarekin, zorionez, forma kontu batek ia lurperatu ditu eskaerok. Baina ikusi behar zer dioen Espainiako Auzitegi Gorenak, ea nola ateratzen den “Botin auzia” eta “Atutxa auzia”ren sasi juridikoetatik.
Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Rodolfo Ares
Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez eta Rodolfo AresArgazki Press
Ermuko Foroak eta enparauek argudiatuko dute EAEko Auzitegi Gorenak hankaz gora jarri duela Espainiako Gorenak Atutxa auzian erabaki zuena. Orduan ere auzia prozedura laburrekoa zen eta herri akusazioa bakarrik zegoen, baina Espainiako Gorenak ebatzi zuen aurrera jarrai zezakeela, auzipetzen zen ustezko delituak –Botin auzian ez bezala– ez zuela inongo pertsona zehatzik eragiten edo kaltetzen, Gorena bera baizik.
 
Prozedura kontuen gainean jardun beharko du Espainiako Gorenak, eta ikusiko da nola ateratzen den atakatik. Baina mamirik ere badu auziak –hori da larriena gainera– eta Gorena argia izan zen Manos Limpiasek Jose Luis Rodriguez Zapateroren auziperatzearen –azken negoziazio prozesuan ETA eta Batasunarekin hitz egiteagatik– eskaera atzera botatzean. Funtsean, argudiatu zuen ez zegokiola botere judizialari botere exekutiboaren kontrol lana egitea, horrek zuzenbide estatua desitxuratuko lukeelako, botere banaketari zegokionez, kontrol lan hori Espainiako Legebiltzarrak egin behar zuela. Orain ikusi beharko da orduko mami-ebazpen horrek nola eragiten duen oraingo forma kontu hauetan, prozedura eta mamiaren arteko lerroa fina baita sarri eta hutsala gehienetan.

DEMOKRAZIA 3.000.000 (D3M)
hautes-plataforma ere bete-betean dago lotua Alderdien Legearekin eta, PSE besteak beste, berau indarrean jartzeko eskatzen ari da noren eta Rodolfo Aresen ahotik. Bera ez zen bildu Batasuneko buruzagiekin, “Batasunarik ez zen esistitzen eta”, ezker abertzalekoekin baizik. Hori dio elkarrizketetan. Nortzuk eta Otegi, Barrena, Petrikorena, Etxeberria eta Dañobeitia Batasuneko kide izatearen susmorik ez bazuen Aresek, zergatik orain pentsatu behar Lasheras, Lopategi, Itziar Aizpurua eta D3Mko beste hainbat Batasunaren ordezko batekin zerikusirik izan dezaketenik? Pentsa dezala Espainiako Justiziak bakarrik ezker abertzaleko kideak direla eta listo.
 
Baina inozoegia da pentsamolde hori, jakina, tartean negoziazio saiotik, gerra doinuetara pasatu garelako, gatazka gordinera, terrorismoaren itzulerara... aukera beza bakoitzak bere izendapena. Ez dago berririk ezker abertzaleko ekimenean, baina legez kanpoko ezker abertzaleak politika egiteko duen tresna garrantzitsuenetakoa jartzen du abian urrats honekin. Espainiako Justiziak hauteskundeetan parte hartzeko bide formalari ateak itxiko dizkio, eta gero ikusi beharko da D3Mk zer egingo duen, edo paperak egin eta bere boto baliogabea kontatu edo abstentzioa eskatu. Agian babestuena abstentzioaren eskaera bideratzea litzateke, egungo gatazkaren zamapean, horrek kontaketa lausoagoa baimentzen duelako eta arrisku gutxiago dakarkiolako. Nahiko arrisku eta arazo du bere gain ezker abertzale nagusiak are eta gehiago bizkarreratzeko.

Azkenak
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Eguneraketa berriak daude