argia.eus
INPRIMATU
Kristal likidoa lubrifikazioa hobetzeko
Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko maiatzaren 02a
Eskailera mekanikoak
Sistema mekaniko batzuetan, pieza batek besteari eragiten dio, horrek hirugarren bati, eta horrela gure autoa mugitzen da edo aireportuko eskailera mekanikoak martxan jartzen dira. Baina piezek elkarri eragiten diotenean erresistentzia-indarrak sortzen dira, eta horien ondorioz energia asko xahutzen da.

Energia galerak ahalik eta txikienak izateko lubrifikatzaileak erabiltzen dira, baina hala ere, hainbat sistematan galera handiak izaten dira. Aspalditik, zientzialarien helburuetako bat erresistentzia indarra zero bihurtzen duen lubrifikatzailea topatzea izan da, eta orain urrats handia eman da bide horretan: telebista monitore lauetan erabiltzen direnen antzeko kristal likidoek oso emaitza onak eman dituzte prozesu batzuetan. Energia hobeto aprobetxatzeko bide interesgarria.