argia.eus
INPRIMATU
Tekni-Leher
Juan Mari Narbaiza 2013ko maiatzaren 02a
Juan Mari Narbaiza
Zihara Enbeita
I

Urte guztian biharra einda
deskantsu preminan geunden
egun batzuek Eibartik kanpo
oporrak pasau baino lehen.
Etxerakuan autopistatik
ikustian pentsau nuen:
lurrikaran bat edo zeozer
gogorra pasau dok hemen.


II

Eskabadorak bristi ta brasta
ikusi nituanian
nahi ez nebana sinistu bihar
izan neban azkenian
“baina triskantza hau zelan ein da”
nion neure barrenian
gure herrixak euki likixan
lekurik ederrenian.


III

Erixonotik Mendigoitxira
metrotan bide luzia
halako leku polita zan lehen
oin zeharo itsusia.
Galartzetatik begiratuta
nago pentsatzen hasia,
hau ez ete dan gaurko ogixa
eta biharko gosia.


IV

Kitto bertako ortu ta solo,
bedar, kiru eta ota...
Danak apurtu dittue euren
makina zaharrekin jota.
Egixa esan ez daukat ezer
aurrerapenaren kontra
baina ez dabe badaezpada
Aiuntamientua bota.

V

Hango gauzarik onentsuenak
betirako galdu dira,
bestiak-beste, Ama Birjinan
Arraterako bidia.
Sasoi bateko aittitta-amamak
bistaratuko balia
esango zeben: “koño hau ez dok
gure Arrate ballia”.


VI

Kritika asko entzuten dira
batetik eta bestetik,
ia holako txikizinua
zertarako edo zergaittik.
Nik zertarako ez dakit baina
zergaittikan dan badakit:
ointxe dirua dagualako
etika danen gainetik.
VII

Ointxe ez jaku askorik falta
errespetua galtzeko.
Handixak zelan emon ahal daben
txikixa prest dago hartzeko
libertadia izanagaittik
erosi eta saltzeko
ez da egongo eskubiderik
baztarrak hola jartzeko.


VIII

Holako bedar klaserik ez da
oin arte Eibarren erne
santu itxura galantekuak
traje eta uniforme
obrian alde eingo zittuen
mila plano ta informe
baina ikusten dotenarekin
ni neu ez nago konforme.


IX

Bide bat moztu leike edozein
Erromara edo atek
baina ideia ezin dau moztu
ez Obispo ez Alkatek
zer etorkizun izan leikixen
ardura dogu hainbatek
bere lurreri horren maittasun
gitxi detsan herri batek.


X

Bateron batek esangosta: “hik
ez dok ezer entenditzen;
Eibar bajoiak, sosiguz baina,
industri maila haunditzen”.
Egixa esan eskolan be hain
puntarengua ez nintzen
baina mesedez lagaidazue
neure ametsak bizitzen.

Oharra: Eibarko ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako San Andres Bertso Paper Lehiaketako sorta irabazlea.

Doinua: "Oi kanta berri"