Piedra y camino


2013ko maiatzaren 02an
Juanjo Olasagarre
Judit Fernandez
Arrazoi du Urrek “tamalez, askotan behartuta aurkitzen gara gure nortasuna exhibitzera” dioenean. Lotura bikoitza deitzen dio Eve Kosofsky Sedgwickek horri homosexualitatearen kasuan: esaten baduzu nabarmentzeagatik ari zara, ez baduzu esaten, heterosexualtzat hartuko zaituzte.

Gainera, Foucaultek (barkatu, badirudi ez dudala besterik irakurtzen) frogatzen duen bezala “esate” hori konfesiotik sortu zen XVIII. mendean, boterearen kategoriei loturik. Konfesioaren egia aitortzetik barne-gogoaren arakatze sistematikora nola pasatzen den erakusten digu, arakatze horren ondorioz sortzen delarik homosexual hitza, lehen praktikak zirena izate bihurtuz. Beraz, boterearen adar batek, psikiatriak, sortuko du neroni askatzeko bidean paratuko nauen etiketa. Etsigarria edo argigarria, baina etiketa horretatik sortuko da boterearen mekanismoak salatzen saiatuko den kritika queerra.

ETAk, Mikel Laboaren dolua ostu digun honetan haren kanta bat ekarri nahi nuke hona kritika queerra (batzuk usteko dute burgeskeriez jositako kritika dela) egiteko. Hil zenean aparatuan sartu nuen Xoriak diskoko kanta batek (Piedra y Camino, Atahualpa Yupanqui) erosi nuenean sortutako amorrua berritu zidan. Hona letra (barkatu gazteleraz ez dakizuen euskaldunok itzulpen eza, karaktereek agintzen dute): Del cerro vengo bajando/Camino y piedra/Traigo enredada en el alma, vida/Una tristeza/Me acusas de no quererte/No digas eso/Tal vez no comprendas nunca, vida/Porque me alejo/Es mi destino/Piedra y camino/De un sueño lejano y bello, vida/Soy peregrino/Por mas que la dicha busco/Vivo penando/Y cuando debo quedarme, vida/Me voy andando/A veces soy como el rio/Llego cantando/Y sin que nadie lo sepa, vida/Me voy llorando/Es mi destino/Piedra y camino/De un sueño lejano y bello, vida/Soy peregrino.

Baina nora doa gizon hau, ze dudarik gabe gizona da!? Iraultza egitera doa andreari umea egin eta hark haz dezan utziz? Ala haren “patua” eta “amets urruna” zerbait metafisikoagoa direlako aitzakiarekin ezin du pausa hartu? Ala kultura latindarreko nazioetan ohikoa den legez, emakume batetik bestera dabilen txuloputa horietako bat da, buztan arinkeria urrun ametsez zurituz? Eta emakumeak zergatik agoantatzen du, zergatik ez du pikutara bidaltzen? Irakur daiteke kanta maitaleak bi gizon izanda? Eta bi emakume? Berdin portatuko lirateke? Imajinatu horrelako bikote batekin bizitzea.

Ez du horrenbeste egiten Ezker Abertzaleko buruzagi batek ama-emazteak euskal preso politikoendako porrupatatak garraiatzen irudikatu zituela, matxismo beltzenaren adierazle? Nahiz eta guk, euskal iraultzaileok, horrelako gauzak erabat gainditurik ditugulako ustearekin bizi. Ja!

Baina nik Katixak aipatu Beatriz Preciado eta bere iraultzaren kontzeptu transgenerikoari buruz hitz egin nahi nuen. Bere Testo Yonquin egiten duen gure gizartearen analisi zorrotza goraipatu nahi nuen, nahiz eta erabat bat ez etorri. Gizarte hau eraldatzeko bihurtu nahi gaituen halako terrorista transgeneroen teoria azaldu nahi nuen eta alde geopolitikoa bazter uzten duela (zer inporta zaio Etiopian gosez hiltzen ari den bati generoen eraikuntza) kritikatu. Azken boladan irakurri dudan libururik kitzikagarriena izan dela aitortu nahi nuen baina karaktereek agintzen dute.

Azkenak
2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Eguneraketa berriak daude