argia.eus
INPRIMATU
Hidrogeno sulfuroak sudurrari eraso, baina osasunari mesede
Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko maiatzaren 02a
Arrautza ustelen usaina hidrogeno sulfuroari zor zaio. Guk ere badugu: kolonean apopilo ditugun bakterio batzuek ekoizten dute. Usaina eta ospea, zein baino zein txarragoa ditu gas honek, baina orain gutxi gure odol presioaren erregulatzaile bikaina dela aurkitu du nazioarteko ikerlari talde batek. www.amazings.com/ciencia/noticias/151208b.html