argia.eus
INPRIMATU
Harpidetzak sustatzeko hitzarmena
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Kutxa
Kutxako langile euskaldunen artean euskaraz irakurtzeko ohitura sustatu asmoz, urtebeterako hitzarmena sinatu dute ARGIAk eta Kutxak. Akordio horren bidez, ARGIA astekariaren harpidetza Kutxako langileei eskaintzeko elkarlana bultzatuko dute sinatzaileek. Kanpaina honetatik etorritako harpidetzen %25 Kutxak ordainduko du, beste %25 ARGIAk, eta gainontzeko %50a harpidea egiten den langileak. Irudian ageri diren Mikel Irizar Kutxako Euskara eta Kultura arduradunak eta Bego Zuza ARGIAko salmenta buruak sinatu dute hitzarmena.