argia.eus
INPRIMATU
Koloreen hitzak Euskal Herrian
  • Txema Preciado ::El color desde la mentalidad vasca

    Basandere

    orrialdeak ::318

    prezioa ::23€

2011ko urriaren 05a
Txema Preciadoren ustez, Euskal Herrian ez daukagu koloreak izendatzeko hitz askorik. Horrek, ordea, ez du esan nahi hemen kolorearen pertzepzioa ñabardura askokoa ez denik. Euskal Herrian, munduko beste hainbat lekutan bezala, kolorearen inguruko hitzek esanahi ugari hartzen dituzte, polisemikoak dira. Preciadok dioenez, Europako herri aborigena izanik, euskaldunon kontzientzian iraganeko oihartzunak entzun daitezke oraindik, koloreak izendatzeko modua lekuko. Liburu honen bidez, kontzientzia horretarako bideak zabaldu nahi ditu egileak, koloreentzako erabiltzen diren hitzen bitartez.