Erakutsi/Gorde


2013ko maiatzaren 02an
Ur Apalategi
Dani Blanco
Garena erakutsi behar al dugu ala gorde? Ondo erakutsi duzuen moduan, Juanjo eta Katixa, gizarteak zehazki arautzen du arlo hau. Normaltasunean kokatzen gaituzten ezaugarriak –heterosexualitatea, zuritasuna, hizkuntza dominantea menperatzea, eta abar– erakusgarritzat jo ohi ditu gizarteak, eta hain zuzen ere zerbait normaltasunaren bidean jarri nahi duenean etengabe –hedabideen bitartez batez ere– erakutsiz normaltzen du gizarteak. Aitzitik, anormaltasunean kokatzen gaituzten ezaugarriak gorde behar izaten dira, ordena publikoa ez uhertzearren.
 
Araudi inplizitu bezain sinple honek izan dezake bere funtsean intentzio ona. Esaterako, laikotasunak suposatzen du desberdintzen gaituzten ikurrak espazio publikotik ezabatzea eremu pribatura mugatzeko. Horren abantaila zera litzateke, teorian inor ez dela baztertua sentitzen, ez baitu inork bere nortasun ezaugarriak besteei inposatzeko eskubiderik. Arazoa da, jakina, laikotasuna bera nortasun ikur bihurtzen dela oharkabean eta ustezko neutralitate horren izenean “beste” nortasun oro klandestinitatera kondenatzen dela. Desberdintasun sozialak sakondu baino egiten ez dituen sistema sasi egalitario honen aurrean, anormalitatea erakustea –espazio publikoan ozenki zabaltzea– izan da gutxiengo askoren jokabidea. Euskal prideak menderik mende izan dituen deklinazio ugariak lekuko.
 
Baina nortasunaren erakusketa estrategikoki baliagarria dela ukatzea ezinezkoa bada, halaber ezin esan dezakegu ez dela une batetik aurrera kontraproduktiboa ere bihurtzen, eta apika etikoki eztabaidagarria. Esaterako, normaltasunetik egiten den erakusketa orok borondate jazarlea erakusten du, desbideraketa totalitarioa. Zentzu horretan eta muturrera jota, ez dugu ahantzi behar gizarte totalitario askok erakusketa izan dutela arau bakar. Normaltasunaren erakusketa ikuskizun bihurtua –desfile naziak, sobietarrak, frankistak eta beste–, baina baita anormaltasunaren erakusketa bortxatuak. Erregimen totalitarioek betidanik erabili dute outinga jende anormala bere anormaltasuna agerian mantentzera behartuz –hala nola homosexualak hiruki larrosarekin, juduak izar horiarekin edo traidore politikoak buru soilduarekin–, eta exekuzioak, erreketak eta autodafeak herriko plazan egin ohi dira, agerian. Neurri ez hain tragikoan, gizarte puritanoak ere egiaren erakusketaren aldeko amorratuak izan ohi dira.
 
Alde horretatik begiratuta Euskarari bai bezalako kanpainek dudakor uzten naute. Irudika ezazue Homosexualitateari bai kanpaina bat, homosexualak beraien homosexualtasuna erakustera bultzatu eta gay friendly direnak publikoki sarituko lituzkeena? Nik ez daukat ezer euskara edo homosexualitatearen aurka, baina beharrezkoa al da, erosoa al da, garenaren erakusketa sistematiko eta antolatua?
 
Ez da erraza, ikusten denez, oreka aurkitzea neurri berean bortxatuak izan daitezkeen klandestinitatearen eta erakusketaren artean. Intimitatearen erotismoa dastatu duenak badaki zein den bere gozotasuna. Nortasun gordeak badu abantailarik, erosotasunik. Tamalez, askotan behartuta aurkitzen gara gure nortasuna exhibitzera, ezinbestean, bere biziraupena segurtatzeko bide bakarra delako. Anormalaren patua dateke.
 
Ez dakit Ttakun hauetan zenbateraino erakutsi dudan nor naizen… eta ez dizuet esango. Ondo jarraitu lagunok.

ASTEKARIA
2008ko abenduaren 21
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude