Itxi gabeko auzia

  • Errektore berria, arazo zaharra. Iñaki Goirizelaiak, bere aurrekoek bezala, aspalditik sendatu gabeko zauria aurkituko du EHUren agendan, eta ikusteko dago ixteko ahaleginik egingo ote duen. Pankartako irakasleak, irakasle kaleratuak... Arazoak izen desberdinak ditu, ikuspuntuaren arabera. Iaz gatazka guztiz konponduta zegoela ematen zuen, baina pankartan jarraitzen dute irakasle bik.
Iñigo azkona
Orain dela hamarkada bi, EHUko ehunka irakasle asoziatuk –funtzionarioak ez direnak– borroka abiatu zuten unibertsitatearekin lan-kontratu harremana lortzeko xedez. Baina legediak ez zuen, artean, halakorik jasotzen. Asoziatuek behin-behineko kontratua eduki behar zuten nahi eta nahi ez, eta aldiro berritu. Protesta gisa, kontratu hori sinatzeari uko egin zioten ehun bat irakaslek 1990ean. Gatazkak epaitegietako bidea hartu zuen eta azkenik, 1992an EAEko Auzitegi Nagusiak EHUri eman zion arrazoia. Irakasle gehienek betiko kontratua izenpetzea ametitu zuten, bederatzik izan ezik. Eskolak ematen jarraitu zuten, baina kobratu gabe eta azterketetako aktak sinatu gabe. Urtebete geroago, bederatzi haietatik sei gelditzen ziren.
 
Testuinguru hartan eman zen Juan Jose Goiriena de Gandarias orduko errektorearekin negoziazioa, baina saio hura zapuztu egin zen, eta sei irakasleak EHUtik erabat kanpo gelditu ziren. 1993. urtea zen, eta orduantxe hasi zen pankarta ezagunaren historia.
 
Iaz, bazirudien borroka luze horren helburu guztiak lortuta zeudela. Batetik, pankartakoek aldarrikatzen zuten “irakaslego propioa”,   lan-kontratudun irakasle finkoa alegia, ordenamendu juridikoan jasota zegoen azkenik, PPk 2001ean ezarritako LOU legeari esker. Bestetik, EAEko Unibertsitate Legeak urtetako blokeoa gainditu zuen, Espainiako Konstituzio Auzitegiak haren aurkako helegitea ezetsita. Iztueta sailburu ohiaren izenaz ezagutzen dugun lege horren arabera, EHUra itzultzeko aukera eduki dezakete handik kanpo dauden irakasle guztiak, baldin eta aurretik bertan jardun badute gutxienez bost urtez.
 
Modu horretan irekitako atea zeharkatu eta unibertsitatera itzuli ziren, 2007/08 ikasturtean, Jose Ramon Etxebarria eta Jexuxmari Zalakain –gaur egun 18/98 sumarioa dela-eta espetxeratua–, hamalau urte pankartan eman zituzten irakasleetako bi. Beste hirurek –Antton Azkargortak, Enrike Lopezek eta Jose Luis Herrerok– kanpoan jarraitzen dute, baina arrazoi desberdinengatik. Lopezi legeak ez dio sarrera ahalbidetzen, ofizialki ez baititu bost urte egin EHUn. Azkargortak eta Herrerok badute behar adinako antzinatasuna, baina unibertsitatera itzultzeari uko egin zioten, euren borrokaren helburuak lortutzat eman arren. Zergatik?
 
Perez Iglesiasen saioa 2005ean

Errektoretza utzi berri duen Jose Ignacio Perez Iglesiasek, bere agintaldia hasi eta gutxira, EHUren gaitz kroniko bihurtzen hasia zena sendatu nahi izan zuen. Hala, unibertsitateko ordezkariak eta kaleratutako irakasleak elkarrekin jesarri ziren mahai beraren inguruan, irtenbide bila.
 
“Une hartan”, adierazi digu Antton Azkargortak, “gauzak ez zeuden, lege aldetik, gaur dauden bezain garbi, horregatik nahiago izan genuen, gu EHUra itzultzeko baldintza zehatzak negoziatzen hasi baino lehen, bai Iztueta Legea bai LOU zertan geratuko ziren jakin arte itxaron”. Momentu hartan egiten ziren aurreikuspenek ez ziruditen pankartakoen oso aldekoak. Iztueta Legea geldi zegoen PSOEk Konstituzio Auzitegian jarritako helegiteagatik, eta zurrumurruek zioten epaileen ebazpenak ez ziela mesede handirik egingo kaleratutakoei. “LOUk, berriz, lan-kontratudun irakasle figura sortua zuen, bai, baina oso baldintza txarretan, ia ordezkaritzarik gabe uzten baitzuen irakasle mota hori, funtzionarioen mesedetan”.
 
Azkargortak eta Herrerok, pankartari eusten segitzen duten biek, nahiago izan zuten itxaron, baina Etxebarriak eta Zalakainek EHUrekin hitz egiten jarraitu zuten. Taldea hautsita zegoen, azken biek Garan argitaratutako eskutitzaren bitartez adierazi bezala. Enrike Lopezek gehiago dio: “Irakasle kaleratuen kolektiboa benetan ez zen inoiz existitu”. Lopez bera taldetik aldenduta zegoen ordurako.
 
2007ak aldaketa nabarmenak ekarri zituen: Iztueta Legeak aurrera egin zuen. Ordurako, gainera, PSOEk ezarria zuen LOUren Erreforma Legea, lan-kontratudunei eskubide gehiago aitortuz. “Hori funtsezkoa zen guretzat, egia esan”, aitortu du Azkargortak, “LOUk hasieran ipintzen zituen baldintzekin seguruenik ez genukeen unibertsitatera itzultzea onartuko, Iztueta Legeak horretarako aukera eman arren”.
 
Testuinguru horretan, Jose Ramon Etxebarria eta Jexuxmari Zalakain EHUra itzuli ziren. Garako gutunean azaldu zutenez, “gure aldarrikapenen alderik oinarrizkoenak behin lortuta (...), gu EHUra itzultzea ahalbidetu dute zenbait egoerak eta borondatek (Iztueta Legearen aurkako helegitearen desblokeoak batez ere)”. EHUk berriz, hauxe esan digu, Etxebarria eta Zalakain zein baldintzatan itzuli diren galdetuta: “Beste irakasle asko bezala, EAEko Unibertsitate Legeak eskainitako bitartekoak baliatuz sartu dira EHUn”.
 
Azkargortak eta Herrerok berriz, urte bi lehenago utzitako negoziazioa ostera hasteko borondatea agertu zioten unibertsitateari idatzi baten bidez, baina ez zuten –ez dute oraindik– erantzunik jaso. EHUk dio Iztueta Legeak ematen dien aukera hor daukatela irakasle biek, baina haiek besterik nahi dute.
 
“Negoziazioa eskatzen dugu”, azaldu du Jose Luis Herrerok, “1993an egin genuenaren baldintza beretan: alde biek onartutako bitartekari bat egon dadila, adostutakoa publikoa izan dadila eta kaleratuen kolektibo osoari eragin diezaiola”. Negoziazioaren gaia honakoa izango litzateke: nola gauzatu pankarta atzean emandako urteen aitorpena. “EHUk ezin du jokatu gu hamabost urtez eszedentzian egon bagina legez”, dio Azkargortak, “gu borrokan egon gara, lan-kontratua onartua izan dadin hain zuzen, eta itzuliko bagara hori kontuan hartua izan dadin eskatzen dugu”. Aldarrikapena, azken batean, lan-baldintzei dagokio batez ere. 1990ean burkide izan zituzten ehun lagun haien baldintza berak nahi dituzte: antzinatasuna, soldata... Azken urtean EHU negoziatzera bultzatzeko egindako ahaleginak antzuak suertatu zaizkie, eta diotenez, ez dute itxaropen handirik Iñaki Goirizelaiak gaiarekiko agertuko duen jarreraz.
 
Enrike Lopezen kasua

Zailago du Enrike Lopezek. Ofizialki bost urte baino gutxiago egin zituen EHUn, beraz ez du aukerarik sartzeko. Baina 1992-93 bitartean kontraturik gabe egindako lana aitortuko baliote, gainditua luke bost urteko epea. Hala, iaz idatzi bat helarazi zion Perez Iglesias errektoreari, “ofizialki inon ere agertzen ez diren eta benetan eman nituen bi ikasturteak onartzeko” eskatuz. Horrek atea zabalduko lioke, nahiz eta ez duen argitu hura zeharkatuko lukeen. Legedi aldaketak gorabehera, Espainiako Estatuaren morroi izatea leporatzen dio Lopezek EHUri. “Ez dut unibertsitate honetan sinesten”

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude