Irratirako moduko pop-rock bizia

  • El desvan de ::Volver a empezar

    Baga-Biga

    iraupena ::35’36’’

    prezioa ::9'95€

5 contra taldean ibilitako Alain Elordui eta Juanma Garciak iraganeko punk-rocka alde batera utzi eta proiektu berria abiarazi zuten 2006an. Hala, gaztelaniazko pop-rock kantuak idazten hasi ziren, melodia eta energiaz betetakoak. Rock kallejeroa delakotik gertu daude batzuetan, baita punk-popetik ere gitarrak indartzen dituztenean, eta reggaearekin ere ausartu dira, baina oinarrian lelo itsaskorreko pop-rock bizia egiten dute. Hitzetan ezinegona, bakardadea, harremanak eta beraiek dioten moduan egunerokotasuneko kontuak batu dituzte. Lortu duten emaitza txukuna da, edozein irratitan entzuten diren kantuen parean egon daitekeena; eta soinua ere apartekoa da. Horretan zeresana izango dute Natxo Libertyk eta Kanadan masterizatua izanak. Luzaroan diskoetxe bila ibili ostean hemen dute emaitza.
Alain Elordui, El desvan de
«Laster kontzertuak egiteko musikariok ordaindu beharko dugu»

El desvan de. Zeren edo noren desbana?


Gauza askorena, atea zabalik utzi dugu. Hasieran izena El desvan zen, baina “de” horrek joko gehiago ematen du hurrengo diskoetarako.

“Argiaren bila nabil”. Aurkitu duzue? Badirudi disko honen atzean hausnarketa handia dagoela…


Bai. Denbora handia eman dugu disko hau egiteko, izugarri, eta behin gauzatu zenean argia ikusi genuen. 5 contra taldea genuenean ez zigun inork egina genuen diskoa kaleratu, eta honekin ere denbora luzea pasa behar izan dugu. Baga-Bigak baiezkoa ematean ilusioa berreskuratu genuen.

Zer ikasi zenuten 5 contra proiektuarekin?


Musika mundua aspalditik dagoela krisian: oso zaila dela zure alde egingo duten diskoetxeak aurkitzea eta laster kontzertuak egiteko musikariok ordaindu beharko dugula. 5 contra desilusioagatik banandu zen. Gerora, zerbait komertzialagoa egitea bururatu zitzaidan eta Juanma eta biok kantuak idazten hasi ginen.

Natxo Libertyrekin grabatu duzue eta masterizazioa Kanadan egin dute.


Bai, Natxo aspalditik ezagutzen dugu eta argi genuen grabaketa berarekin egingo genuela. Natxok ideia asko eman zizkigun eta gure kantuetan sinestu zuen. Hala, masterizazioa Kanadan egitea proposatu zigun gastuaren erdia berak ordainduta.

“Nik ez dut hor egon nahi zuek ez bazaudete”…


Bai, hala da. Aurrean entzulerik ez badugu ez dugu agertokian egon nahi; hori da guretzat garrantzitsuena. Era berean, ikusle bat edo 100 egon, guztia eman behar duzu!

Taldea bik baino ez duzuela osatzen diozue. Erosoagoa da horrela?


Bai, berez taldea Juanmak eta Alainek osatzen dugu, baina gerora musikariak aurkitu genituen, musikari onak, eta zenbait erabaki guztion artean hartzen ditugu, baina ideiak eta abestiak bionak dira. Are gehiago esango dut, kontzertuetan hainbat musikari ordezkatu egiten dira dituzten konpromisoen arabera.

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude