Itzultze zamak arintzeko tresna

  • Hizkuntza batetik bestera egiten orduak ematen dituzte itzultzaileek. Sarri oso antzekoak diren testuak itzultzen dituzte. Urteak dira lana errazteko itzulpen memoriak daudela. Hau da, lehen egindako itzulpenak hurrengoan baliatzeko bitartekoak.
Itzulpen memoriak

Wordfast ordenagailuz lagundutako itzulpen tresna da, programa informatikoa, Trados den bezalaxe. Ingeniaritza linguistikoan aritzen den Eleka enpresako Elena Garciak azaldu digu zer den itzulpen memoria, eta haiek Wordfast programa erabiltzen dutenez, guk ere programa horren azalpenak emango ditugu. Dena dela, antzeko funtzioak betetzen dituzte batak ala besteak.

Zertarako balio dio Wordfastek itzultzaileari? Bi hizkuntzak zehazten ditu erabiltzaileak, iturburu hizkuntza eta xede hizkuntza. Hala, gaztelaniatik euskarara itzulitako testuak gordetzen ditu edo alderantziz. Itzulpenak biltegian jasotzen ditu, esaldi pareak egiten ditu itzultzaileak. Euskarazko halakori gaztelaniazko halako dagokio, beste hari beste halako... eta horrela dokumentu osoa esalditan lerrokatuta. Itzulpen horiek guztiak pilatzen doaz. Itzultzailea lanean ari denean abisua emango dio ordenagailuak, esanez itzultzen ari den esaldiaren tankerakoren bat “ehizatu” duela itzulpenen biltegian, itzulpen memorian alegia. Erabiltzaileak eskuratuko du ordenagailuak proposatutako esaldi hori eta gustuko badu hartuko du, bestela berak itzuliko du. Garbi gera dadila, Wordfast moduko programek ez dituzte itzulpenak egiten; erabiltzaileak aurrez sortutako itzulpenak berrerabiltzen laguntzen dute. Itzulpen automatikoa bestelakoa da: hizkuntza bateko testua sartu eta berak itzultzen du osorik beste hizkuntzara.

Itzulpen memorien erabiltzaileak

Hiru talde bereizten ditu Elena Garciak: administrazioa, itzulpen zerbitzuak eta enpresak. Administrazioan, erakunde handitan (Eusko Jaurlaritza, IZO, Foru Aldundiak), itzultzaile asko eta baliabideak dauzkate eta itzulpen memoriak aspalditik erabiltzen dituzte, izan Wordfast edo Trados. Udalek berriz, baliabide gutxiago dute eta Wordfastari errazago heldu diote merkeagoa delako eta Tradosen tankerako funtzioak betetzen dituelako. Eleka duela bost bat urte hasi zen udalekin lanean eta Gipuzkoa eta Bizkaiko bezeroak ditu. Beste talde bat itzulpen zerbitzuena da. Zerbitzu handiek urteak daramatzate Trados edo Wordfast erabiltzen eta azkenaldian zerbitzu txikiak hasi dira itzulpen memoriak erabiltzen. Hirugarren multzoan sartuko ditugu ez administrazio, ez itzulpen zerbitzu direnak, enpresak alegia. Eleka horietan muturra sartzen ari da, gero eta gehiago egoera eleanitzetan egin behar baitute lan. Eleka euskara-gaztelania parearekin ari da lanean, lantegi barruko jarduna elebitan izan dadin. Garciak dioenez, ohikoena da ingeniariak edo dena delako adituak berak itzulpenak egin behar izatea, eta noski, ez dira hizkuntzan adituak, beren gaian baizik. Nahiz eta industria sektorean hizkuntza sentsibilizazioa oraindik nahiko lausoa izan, gero eta bezero gehiago dituzte enpresetan.

Erabiltzaileak itzulpen memoriekin lan egitea erabakitzen duenean baditu gutxienez bi aukera. Bata da berak programa erosi, instalatu eta bere kabuz lan egitea, itzulpen memoriak berak sortuz edo besteenak bere ordenagailuan sartuz. Bestea profesionalen atea jotzea da. Elekak esate baterako, hainbat zerbitzu eskaintzen dio bezeroari, hasi programa instalatzetik eta itzulpen memoriak garbitzeraino. Datu deigarria eman digu: zerbitzu baterako edo besterako Elekako atea jotzen dutenen %95ak eskatzen die itzulpen memoriak beraiek sortzeko, alegia, lehendik eginak dituzten itzulpenak dokumentu paretan lerrokatu eta prestatzea ez dute erabiltzaileek egiten enpresak baizik.

Itzulpen memoriak elkarbanatzearen abantaila

Itzulpen memoriak sortu egin behar dira. Dokumentu pareak lerrokatzea ez du makinak egiten, norberak egin behar du. Lana da. Eta sarri, batik bat administrazioan, oso-oso antzeko testuak erabiltzen dira, dela udaletan dela bestelako erakundeetan. Bada, logikoa litzateke erabiltzaileek itzulpen memoriak elkarbanatzea, alegia, publiko jartzea, konparazio baterako sarean. Oraingoz hiru itzulpen memoria daude Interneten: IZOrena (Itzulpen Zerbitzu Ofiziala), EIZIErena (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) eta Bizkaiko Foru Aldundiarena.

Elekako Garciari eta beste hainbat erabiltzaileri galdetu diegu zergatik ez diren itzulpen memoria gehiago publikoak, horrek dirua eta denbora aurrezten lagunduko badu. Bezero askoren itzulpen memoriak egin dituen Garciak bi arrazoi aipatu dizkigu. Lehena: Datuen Babes Legea kontuan hartu behar dela. Administrazioko dokumentuetan sarri ageri dira herritarren izen-abizenak, NAN zenbakia eta bestelakoak. Datu horiek ezin dira publiko egin. Horretarako Elekan tresna bat sortzen ari dira, datuok detektatu eta zentzurik gabeko ordezko zerbait paratzeko. Bigarren arrazoia: itzultzaile bakoitzak itzultzeko modu berezia du, bakoitzak bere “maniak” ditu eta horiek besteren esku uztea inor gutxik nahi du. Dena dela, Garciak udal txikietako hainbat itzultzaile ezagutu du, baliabide gutxirekin eta batzuetan formazio urriarekin lanean ari direnak. Haiek eskertuko lukete erakunde handiagoetako edo Foru Aldundiko itzulpen memoriak eskura izatea.

Itzulpen memoriak egiteko tresnak:
www.wordfast.net
www.trados.com
Itzulpen automatikorako bidea
Hala galdetu diogu Eleka enpresako Elena Garciari. Ea itzulpen memoria itzultzaile automatikoa antolatzeko lehen pauso modukoa den. Galdera sinpleegia erantzun korapilatsua duenarentzat. Beraz, azaletik bada ere, itzultzaile automatikoen gaur egungo joerak azaldu dizkigu, nolabait ikusteko itzulpen memoriak eta automatikoak nola uztartzen diren.

Itzulpen automatikoa egiteko hainbat teknika dago, bi dira nagusiak. Bata, Google-ek erabiltzen duena, estatistika. Corpus erraldoiak ditu, testu masa handiak eta itzulpena egiterakoan hor begiratzen du kointzidentziak aurkitzeko. Ez darabil teknologia linguistikorik. Bestea, ordenagailuari esaldien analisi morfosintaktikoa egiten irakastea da.

Kontua da euskarazko corpus masa izugarririk ez dagoela eta egun batetik bestera sortzerik ez dago. Beraz, zenbat eta itzulpen memoria publiko gehiago egon hobeto, hori dena baliatuko bailitzateke corpus moduan.

Euskararen berezitasunak kontuan hartuta, gaur egun aipatutako bi tekniken nahasketak hartu du indarra.

Orain arteko euskarazko itzultzaile automatikoaren emaitzak denetarikoak izan dira: gauza batzuk ondo itzultzen ditu, beste batzuk ez hain ondo eta beste batzuk oso gaizki.

Itzulpen onak noiz egingo dituen galdetu diogu Garciari. Galdera inozoegia oraingoan ere. Hara erantzuna: “Itzultzaileak ez daitezela beldurtu, ez diote lanik kenduko. Berehalako helburua ez da itzulpen profesionalak egitea, edukiak, esate baterako webguneko informazioa, ulertzeko modukoa egitea baizik. Norbaiti entzun nion itzulpen automatikoarengatik hizkuntzak ikasteari utziko geniola. Kotxeko irratian ingelesezko abestia ulertzeko eskuko ordenagailua eraman behar ote dut ba? 500 urtera ez dakit, orain zientzia fikzioa da hori”.

Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Eguneraketa berriak daude