argia.eus
INPRIMATU
Gurbitza
Jakoba Errekondo 2008ko abenduaren 09a
Gurbitza
Ondo gure lurretakoa izanagatik ez dugu gurbitza (Arbutus unedo) ezagutzen. Udazkenaren bihotz alde honetan jartzen da ikusgarri, pinpirin asko. Urteko fruitu koxkorrak eskaintzen dizkio, jan eta beraren haziak sakabanatu nahi dituen edonori. Era berean, fruituekin batera datorren udazkenean helduko diren fruitu berriak emango dituzten lore pinportak irekitzen ditu, mutturra arrosa kolorekoa duten ezkilatxo xuriak. Ugaltze batean bizi da. Topatzen saiatu zaitez, euria ari duen egunetan batik bat. Azalik ez du fruituak eta ura barruraino sartzen zaio, barruko azukrearen hartzidura abiarazi eta alkohola sortuz; moxkor punttu polita erantsiko dizu...