argia.eus
INPRIMATU
Akitania patinetan
  • Euskal Herria, 37. zenb.

    Sua Edizioak

    orrialdeak ::116

    prezioa ::5,45€

2011ko urriaren 05a
Euskal Herria aldizkariaren azken zenbakia, abendua-urtarrilekoa, kalean da. Badu artikulu bitxia. Ainhoa Abendibar eta Unai Zuazua bikotearen eta bi alaben abentura kontatu du. Gurasoek patinetan bidaiatzeko gogoa zuten, baina bi haurrekin nola bidaiatu kezka zuten. Zalantzak zalantza Amaiur eta Malen bi eta lau urteko txikiak hartu eta Akitaniara abiatu ziren. Abentura azaldu eta bide batez pistak eskaini dituzte gonbitea eginez.

Bardeetako argazki bikainak ere badaude zenbaki honetan, nondik eta globotik ateratakoak. Begi gozagarri gehiagorako sagardoa egiteko prozesua azaltzen duen marrazki sorta eta artikulua dago irakurgai. Gesaltza Añanarako gonbitea ere luzatu digu Euskal Herria aldizkariak.