Eztabaidarako jarriak

Andoni Egaña
Maddi Soroa
I

Bertso zaharra gogora
ekarri beharko
garaiotarako:
“Arrazoirik ez dugu
gutxi geralako”.
Gutxiren artekoa
nahasi ohi da bapo
eta nahasten den masa
morokil delako,
ze erraztasun dugun
eztabaidarako!
 
II

Durangoko Azokako
iragarki-txartel
betaurreko, txapel…
feminista zenbaitek
hartu zaitu goibel.
Auzia argitzera
ezin ninteke hel...
niri iruditzen zait
–ni beti hain txepel–
Arzaken antiajuz
Aita Joxe Miel.
 
III

Keparen diskak ere
eztabaida anitz
sortu ditu berriz…
betikoa omen da
sormenetik murritz.
“Espainiarrei jokoa
egin die egiz”
ez zituzkeen sortuko
diskak hainbeste hitz
Miguel Boseren ordez
Miel Joxe balitz.
 
IV

Futbol selekzioaz
hainbeste euskaldun
jardun eta jardun…
“Zazpi Euskal Herriek
bat egin dezagun”.
Orain nola Euskadi
Irratia lagun,
golak “sartu” ez baina
“egiten” ditugun…
“Euskalherrikoek bat,
zazpi egin ditzagun”.
 
V

Euskadi Sarietan
joan den bi urtean:
lumak atakean...
Eztabaida ostruka
ta antzaren artean.
Batak burua sartzen
omen du lurpean
ta besteak lepoa
moztu ta artean
ihes segitzen baitu
ahal dun bitartean.
 
VI

Iritzi kritikoa
behar zen garatu,
garuna eratu,
ez zedin axaleko
ustetan geratu.
Dena hitz egin behar zen
ta papereratu
baina hau pipertzen da,
hura minberatu…
aukeran ia hobe
da ez enteratu.

Doinua: “Esnesaltzailearena”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argiako Bertso jarriak
2023-01-10 | Imanol Lazkano
Bertso berriak, txapelketako finalari jarriak

Abenduaren 18an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletik bueltan jarritako bertsoak.


2019-03-01 | Miren Osa Galdona
Zeruko Argia eta ARGIAko bertso jarriak
Xanti Zabala “Lexo”ren emaria

Xanti Zabalari omenaldia martxoaren 16an
Bertso idatziei ahotsa emateko garaia

2014-01-16 | Imanol Lazkano
Basarriren mendeurrenean
Doinua: Ari naizela

 

Bertsolaritza zeraman bere
bihotz eta bekokian
berrikuntza bat behar zuela
ere berak bazekian.
Ostatuetan jaio zen hura
txertatuaz antzokian
urrats berririk eman ez balitz
norabide... [+]

2013-04-10 | Jokin Uranga
Corrugadosi jarriak

Doinua: Mutil koxkor bat.

Urte askoan gurea izan da
abundantzien bailara
zenbat familia joan ote da
orain langabeziara?
Mahaian dago eztabaidagai
zer ginen eta zer gara
alfer alferrik izango dira
hemen ERE eta Hara!
Mentalitate aldaketa bat
ematen ez... [+]


2012-12-26 | Aitor Sarriegi
Extrari jarriak

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak


Eguneraketa berriak daude