Sentimenduz idatzitako heavy-rocka

  • Sententzia ::Barrutik

    Discos Suicidas

    iraupena ::27´13´´

    prezioa ::5€

Bergaran kokatutako heavy harrobi gaztearen hirukotea dugu Sententzia, Dragon Fly eta Luther taldeetako kide ohiek osatutakoa, eta eibartar batek, mutrikuar batek eta bergarar batek sortutakoa. Heavya eta rocka batuta, bestelako emaitza lortu dute hainbat kasutan: tarteka heavy klasikoan murgilduta, pop-rocka landuz, baladak eginez edota azeleragailua zapalduta, besteak beste. Are gehiago, bateria erritmo sendo eta gitarra riffei teklatuek gorpuzkera handiagoa ematen diete. Hitzei dagokionez, maitasuna, gaua, ametsak, itsasoa, askatasuna eta beste izan dituzte berbagai sentimenduak mahai gainean jartzen dituzten hitzetan. Discos Suicidas konpainia beteranoak kaleratu du lana, eta horretarako hainbat soinu teknikari eta ekoizleren laguntza izan dute Garate eta Lorentzo Records estudioetan.
Sententzia
«Hitzek lotura zuzena dute egunoroko gauzekin, eta jendea identifikatu egiten da»

Heavy talde askorekin alderatuta, bestelako melodiak lantzen dituzue...


Gure estiloa rock eta heavyaren arteko nahasketa da. Gitarra bizi eta bateria erritmo gogorrei ahots melodikoa batzen diegu eta horri gure estilo pertsonala gehitu.

Hainbat soinu teknikari eta ekoizleren laguntza izan duzue diskoa egiterakoan. Horrek lana asko erraztu du?


Bai, oso gustura gelditu gara guztiekin, profesional onak izan dira gurekin. Zer hobetu edo nola landu esan digute kasu batzuetan eta aholku horiek oso lagungarriak izan dira. Asko ikasi dugu.

“Barrutik” egindako diskoa da? Sentimendu asko atera dituzue bertara?

Bai, horretan ahalegindu gara. Musikari dagokionez, indarra eta sentimendua sartzen saiatu gara. Hitzek egunerokotasunean gertatzen diren gauzekin lotura zuzena dute. Hala, jendea hitzekin identifikatu egiten da.

Zer gertatzen da Bergaran aspaldian, hainbeste talde heavy sortzeko?


Hasieran Igorrek eta Ikerrek Dragon Fly taldea sortu zuten. Taldea banandu zenean, batzuk Lord Witch sortu zuten eta beste batzuk Sententzia. Bi taldeetan Iker dabil baterian. Bergaran musika estilo asko daude, baina aspaldian heavyak bere lekutxoa dauka.

Hirukote moduan konforme zaudete?


Bai, ondo gaude, baina tarteka kolaborazioak sartzen ditugu. Hala ere, inoiz beste gitarra bat sartzea pentsatu dugu. Etorkizunean, nork daki...

Eguzkiak bahitzen ditu beti gaueko ametsak?


Beno, normalean gauekoak ametsak besterik ez dira eta batzuetan gaueko ametsak egunsentian amaitzen dira, baina baliteke amets egiten duzuna errealitate bihurtzea.

Su Ta Gar eta Avalanch moduko taldeen eraginak suma daitezke zuen lanean. Ados zaudete?


Su Ta Gar betidanik izan dugu gustuko. Luther taldearen eraginak ere badaude, Oliber taldekidea handik dator-eta. Bestela, Rage, Metallica, Sober, Latzen eta beste ere presente egon daitezke.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude