argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2008ko abenduaren 02a
Kunsthistorisches

Kunsthistorisches Bilbon Guggenheim Bilbao museoan Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a erakusketa paratu dute urtarrilaren 18ra arte. Vienako museoa mendebaldeko arte historia dastatzeko menu modukoa da, eta Bilbora mokadu ederrenetakoak ekarri dituzte: Tintoretto, Brueghel, Tiziano, Holbein (irudian), Velazquez, Durero... Erakusketak Austria-Hungariako familia inperialaren zaletasunaren historia ere kontatzen digu, Maximiliano I.ak bildumaren lehenengo artelanak eskuratu zituenetik, Frantzisko Jose I.ak pinakoteka sortu arte.