argia.eus
INPRIMATU
Trapu Zaharra antzerki taldeak 25 urte
  • Batzuen artean ::Trapu Zaharra: 25 años haciendo la calle

    Artezblai

    orrialdeak ::123

    prezioa ::20€

2011ko urriaren 05
Erraz esaten da, mende laurden. 25 urte bete zituen 2007an Trapu Zaharra antzerki konpainiak eta ospatzeko liburua argitaratu du Artezblaik. Hainbat pertsonaren artean osatu dute taldearen ibilbidea laburbiltzen duen lan hau: Carlos Gil, Miguel Muñoz, Tomas Ibáñez, Jorge Sánz, Jesús Angel Aparicio... Gainera, konpainiaren antzezlan garrantzitsuenen argazkiak publikatu dituzte liburuekin batera, baita Santi Ugalde aktoreari egindako elkarrizketa ere. Liburuak ez du falta prentsan agertutako artikuluen bilduma. Apurtzaileak, kale kalekoak, aurrerantzean ere zeresana emango dute, ziur.