Musikaren plazer etxea

  • Iragan urriaren 4an Hondarribian proiektu berria jarri zen abian: Psilocybe Enea. Musikaren prozesu guztiak bere baitan biltzen dituen etxea da, bertan entseatu, grabatu eta zuzenekoak eskaintzeko aukera baitago. Musikazaleok, sartu barrura!
Psilocybe
Lander Muñagorri
“P” arrosa batek egiten dio harrera bisitariari. Jende askoren nahasmena sortu du letrak. “Iparraldeko jendea etorri izan da hona, galdetuz ea diskoteka non dagoen, baina ni ziur nago batek baino gehiagok putetxe batekin nahastu duela etxe hau” dio Anjel Etxebestek; besteak beste Lif eta Zura taldeetako partaidea da, eta orain bakarlari bidea hartu du. Egia esateko, edonor nahasteko aproposa da Psilocybe Enea; kanpotik beltza, goitik behera, eta aipatutako letra arrosa, Psilocybe elkartearen kolore bereizgarria. Baina behin barrura sartuz gero, putetxea beste zerbait bilakatzen da; musikaren tenplu bat, hala esaterik bada. Putetxearen gisan, bisitaria hona plazer bila etorriko da, musikak sortuko dion plazer horren bila.

Psilocybe ez baita edonolako elkartea, ez. Hondarribiako musika taldeak elkartzen dituen elkartea da: 1992an entseatzeko lokalen beharrak elkartu zituen, eta hamasei urte beranduago, hori baino askoz gehiago lortu dute. Egun daukaten eraikinaren antzeko ezer ez dago Euskal Herrian; bertan daukate edozein musika taldek amestu dezakeen guztia. Entseatzeko lokalak, kontzertu aretoa, grabazio estudioa eta irratia. Dena Udalak ordainduta, eta kudeaketa musikarien esku. Askok galdetuko duzue ea nola demontre lortu duten hau guztia...

Udalari ateratako etekina

1992an hainbat musika talde elkartu ziren, Udalari euren aldarrikapenak helarazteko. 1993ko abenduan, Udalaren Saindua etxean kontzertuak eskaintzen hasi ziren, eta bi urte geroago lortu zituzten eskatzen ari ziren entseatzeko lokalak; baina 1996an Saindua itxi, eta Hondarribian kontzertuak eskaintzeko tokirik gabe geratu ziren. Ordutik 2003ra arte, diru laguntzarik gabe ibili ziren. “Hartan kultur zinegotzia zena, oraingo alkate Aitor Kerejeta zen”. Urri hasieran Psilocybe Enearen inaugurazio ekitaldiak izan zirenean “sormena eta gazteria sustatu beharra” azpimarratu zuela oroitzen du Anjel Etxebestek. Elkartea sortu zenetik, Udalarekin eta erakundeekin harremanetan esperientzia handia lortu dute, eta horren fruitua da egun lortu duten erakina.

“2001ean, Udalak esan zigun entsegu lokalak utzi behar genituela, etxe honetan bertan makroproiektu bat egiteko asmoa baitzeukaten”; proiektu hori kultur etxe handi bat eraikitzea zen, Hondarribiako kultur elkarte guztiak bilduko zituena: “baina azkenean eskuetatik joan zitzaien, eta ez zen egin”. Psilocybeko gazteek euren txanda zela ikusi zuten; “aspalditik geneuzkan ideiekin joan ginen eurengana, lokalen beste aldea aprobetxatze aldera, urte luzetan hutsik baitzeuden; era honetan, herrian zegoen gabezia kulturala estaltzeko balio izan zien gure proiektuak” azaldu digu Etxebestek. Hala ere, hutsune hori beteko ez dutela ere jakin badaki, “herri batek ez baititu kontzertuak bakarrik behar”, gazteen alor bat bakarrik hartzen baitu bere baitan Psilocybe Eneako egitasmo honek.

Era honetako eraikinarekin, Hondarribiako panorama musikalak bultzadatxoa jasoko du, lokal hauetan entseatzen ari diren taldeak motibatu egiten direlako kontzertuak eskaintzeko leku bat daukatela jakitean. Hau horrela izaki, esker hitzak ere baditu Etxebestek Udalarentzat; ez da gutxiagoko, Hondarribiako Udalak orotara 620.000 euroko inbertsioa egin baitu, Psilocybe Enea errealitate bilakatu dadin. “Badakigu zer nolako zortea daukagun, baina gure elkarteak Udalarekin badaramatza 15-16 urte elkarlanean, eta beti erakutsi dugu seriotasuna eta jarraipena; horrek ziur aski eragina izango zuen Udala gutaz fidatu baita azken finean”.

Bidearen erdia

Baina oraindik zailena egiteke dago; halako azpiegitura lortzea zaila izan bazen, orain horri guztiari behar bezalako erabilpena ematea ez da lan xamurra izango. Horretarako, Psilocybeko partaideak lan taldetan banatu dira, egin beharrekoak behar bezala egiteko; “irrati lan taldea irratsaioa egiteaz arduratzen da, programaziokoak kontzertuen kartela osatzeaz, diseinukoak webgune eta kartelak egiteaz, mantenukoak apurtzen den oro konpontzeaz, soinu teknikariak grabazioak egin eta kontzertuetako soinua orekatzeaz, eta administraziokoek idazkari lanak egiten dituzte”. Oraingoz partaide gehienak musikariak diren arren, bestelako jendeari ere ireki nahi dizkiote etxeko ateak; “erakusketak, bideo emanaldiak eta askoz gehiagorako baliabideak baditugu, hortaz gogoa duen edonori irekita gaude, musikaren inguruan izan edo ez”. Irratia ere hor dagoela gogorazi du Etxebestek nahi duen ororentzat. Hasieran Antxeta irratiarekin (89.7 eta 90.5 Irun, Hendaia, Behobia eta Hondarribian) hasi ziren lanean, eurentzako saio bat eginez, eta orain beraien irratsaioa izango dute Psilocybekoek. “Antxetakoek, elkarlanean, eskaini digute gure programazioa euren uhinetatik ematea; horretaz gain, Internetetik ere emititu ahal izango dugu”. Azaroaren 1ean hasi ziren www.psilocybenea.com webgunean musika emititzen.

Baina musikariak ez diren pertsonak “putetxe” honetara hurbil daitezen saiatzen badira ere, aurkakoa gertatzen da musika taldeekin. Musikaren plazer-etxean sartzeko itxaron-zerrenda daukate musikariek; “noizbehinka jotzen ari ez diren taldeen errepasoa egiten dugu, eta euren ordua libre uztera gonbidatzen ditugu; jende berria sartzen saiatzen gara, betiere daukagun muga fisikoa onartuta”. Hiru entsegu lokal dauzkate, eta hamabost musika talderentzako lekua. Baina burdel honetan sartzeko bete beharreko baldintza batzuk badaude “hasieratik ikusi baikenuen sekulako eskaria zegoela lokaletan entseatzeko”. Horregatik taldea Hondarribiakoa izan beharko da, kideen %50a gutxienez; horretaz gain, oinarrizko materiala edukitzea eskatzen dute.
Psilocybe ireki denetik bi hilabete eskas igaro dira, eta dagoeneko kontzertu interesgarriak eskaini eta programatu dituzte.

Hurrengo asteetarako kartelak ezagutu nahi izanez gero, www.psilocybenea.com webgunean egin ahal izango da. Baina etxe hau ez da kontzertuetarako soilik ireki, sartu eta murgildu musikaren plazerean.

Azkenak
2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Arma nuklearren industria finantzatzen jarraitzen dute banku espainiarrek

Arma nuklearren produkzioarekin, mantentze lanekin eta modernizazioarekin loturak dituzten hainbat enpresa aztertu dituzte, eta horien artean agertzen dira BBVA, Santander bankua eta SEPI. 


Bioaniztasunarentzako finantzamenduak kudeatzeko egitura bat espero dute Hego hemisferioko estatuek

Iazko urriko bileran lortu ez zuten akordioa erdiestea espero dute COP16ko parte-hartzaileek, eta ostegun honetan dute gailurraren azken eguna. 2030. urtea bitartean, bioaniztasunaren alde 200.000 milioi dolar bideratzeko engaiamendua hartu zuten 2022ko COP15 gailurrean, eta... [+]


Hezkuntzan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri da Valentzian

570.000 familiek euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren... [+]


Bergarako Txapa irrati libreak 40 urte bete ditu

Martxoaren 29an ospatuko dute irratiaren 40. urteurrena, musika, literatura eta tailerrak bilduko dituen Txapa Egunarekin.


2025-02-26 | Euskal Irratiak
“Gazteon herria” sortzeko bost proposamen plazaratu ditu Xuti Gaztek

"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.


Plentziako Uribe Kosta BHIko ikasle-talde batek mezu “iraingarriak, matxistak eta homofoboak” zabaldu dituela salatu dute

Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]


Urruñako emakumeak, matxino eta biktima

Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]


Irakasleen mezua familiei: “Grebaren arrazoiak ez dira ekonomikoak bakarrik”

Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Historia militarraren kontra, eta alde

Ezpatak, labanak, kaskoak, fusilak, pistolak, kanoiak, munizioak, lehergailuak, uniformeak, armadurak, ezkutuak, babesak, zaldunak, hegazkinak eta tankeak. Han eta hemen, bada jende klase bat historia militarrarekin liluratuta dagoena. Gehien-gehienak, historia-zaleak izaten... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Itunpeko eskolen gainkontzertazioaren aurka eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.


Bilboko kultur zerbitzuen pribatizazioaz hausnarketa partekatua sustatu nahi dute liburuzainek

Bilboko Udalak zerbitzu publikoak pribatizatzen jarraitzen duela salatu du Bilboko Liburuzainen kolektiboak, besteak beste, kulturari loturiko zerbitzuak. Horren harira, mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 3an Bidebarrieta liburutegian, Kulturaren pribatizazioa izenburupean.


Iruñeko Geltokiko EKOmerkatuak bost urte beteko ditu larunbatean

Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.


Eguneraketa berriak daude