Joxe Letona: ehun urte

Jose Mari Velez de Mendizabal
Dani Blanco
Norberaren jaioterriarenganako sentimendua, gizakiaren funtsezko abiapuntu emozionala ez ezik, nor bere izpirituarekin ongi egoteko ezinbesteko baldintza da. Gizakiok, herriarenganako pertenentziaren sentimendua garatu dugu eta normalean denok eraikitzen dugu oharkabean herriarekin, modu batean edo bestean, lotzen gaituen zubia. Badira, ordea, sentimendu horren ezarian bizi direnak, baina –esango nuke– terapia psikiatrikoaren premian daude.

Espektroaren mutur osasuntsuan ditugu herriarenganako atxikimendua erroetaraino barneratua daramatenak, herriaren usainik ezean bizi ezin daitezkeenak. Herri guztiek eman dituzte horietakoak, gizon emakume herrikoiak. Pertsonaia herrikoiak, gizarte ondarearen zati nabarmen aberatsa gertatu ohi dira, zein arlokoak diren berdin diolarik. Pertsonaia herrikoia herri oroitzapenaren protagonista izaten da, solasaldietako subjektu pasiboa, txaskarriletako aktorea eta herri fantasiaren eragilea. Baina bada beste nolakotasun bat, normalean pertsonaia herrikoiekin bat etortzen dena, eta –nik behintzat– ezagutu ditudan kasu guztietan aurreneko planoan ageri dena: eskuzabaltasuna. Nik ez dut uste izan daitekeenik herrikoi zekenkeriatik. Ospetsua bihur daiteke pertsona bat, hori bai, maitatua edo gorrotatua –bi sentimendu horiek ezin dira ezkondu herrikoitasunarekin– eta gainera, lasai asko, ospea ergelkeria eta zitalkeriaren praktikatik jaso daiteke. Beharbada, eskuzabaltasunari apaltasuna gehitu behar zaio gizartearen substratu guztiek onartua izateko.

Iragan azaroaren lehenean bete ziren ehun urte, Arrasaten Joxe Letona Arrieta jaio zela. Joxe gizon herrikoia izan zen, ezagutu genuen guztion iritziz. Joxe Letonari herritartasunak azalaren poroetatik aldegiten zion, etengabe. Gizon intelektuala genuen –frogatua geratzen da ez dela arlote izan behar herriaren hatsarekin bat egiteko–, XX. mendearen lehen hereneko Arrasate hartan intelektuala izateak adierazten duen mugekin, batez ere sendi langileko semea denean. Udal artxiboaren arakatzaile nekaezina izan genuen, bere aurretik Esteban de Garibay, Miguel Madinabeitia eta Juan Carlos Guerraren gisako pertsonaiek irekitako bideari jarraikiz. Haiek ez bezala, Letonak uztartu egin zituen lan intelektuala eta herriarekiko ukipen zuzena. Horrexek eta bere eskuzabaltasun neurrigabeak bilakatu zuten herrikoia.

Liburuak idatzi zituen, makina bat ikerketa lan burutu zituen eta beste hainbestetarako materiala eskaini zion, bila joan zitzaionari. Arrasateko Udalak 1987ko urtarrilaren 30ean ekitaldi txiki bat eratu zuen Joxeren omenez eta brontzezko herensugea eskaini zion. Herritar askoren ustez, ekitaldia ez zen Letonak merezitakoaren araberakoa gertatu. Urte hartako uztailaren 4an hil zen Joxe.

Orain, gizon jator hura jaio zenetik ehun urte bete direnean, Arrasateko herritarrek gogora ekarri dute, brontzea eta marmola ongi daudela, baina giza kolektibo gisa eskerrona aurkeztu nahi ziola Letonari. Erakutsi nahi izan dute, modu xume-xume batez, omenezko keinua posible dela, eta herri kulturaren iturrietatik edan zuen pertsonaia herri kultura-ondarea gau eta egun aberasten saiatu zela oroitarazi gura izan dute, belaunaldi berriek erreferenteak behar baitituzte. Herri markarekin zizelkatuta dauden gizon-emakumeak ezinbestekoak ditugu, gure herri honek –hizki xehe zein larriz– aurrera joko badu.

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude