Baten prezioan, hamaika istorio

  • Pello Añorga; Jokin Mitxelena (irudiak) ::Ipuin-kontalaria

    Aizkorri argitaletxea, Irakurri, bizi bilduma

    orrialdeak ::36

    prezioa ::6€

Oso zaila da hain orrialde gutxitan halako konplexutasun narratiboa topatzea. Hala ere, Pello Añorga Ipuin-kontalaria honetan saiatu da, eta emaitza dotorea lortu du haur txikiaren ulermenaren kalterik gabe.

Funtsean, Ipuin-kontalaria metanarrazioa da, ume-talde baten aurrera ipuin bat kontatzera doan kontalariaren jardunaren deskribapena, narrazio baten kontakizuna. Baina nobedadea da metafikzio horren narrazioa ez datorkigula bere lanari buruz gogoeta egiten duen narratzaile batengandik, kontaketaren lekukoa den ume batengandik baizik. Lekuko hori ume-talde osoaren ordezkari den “gu” baten bidez mintzatzen da, objektibotasun handiz mintzatu ere.

Eta, gure begien aurrean, txinatar kutxen jolasa zabaltzen da. Kutxarik handiena, noski, eskuartean dugun liburua da; horren barruan istorio nagusia dago: ipuin-kontalariaren saioaren narrazioa; horren barruan dagoen hurrengo kutxa ez da metaforikoa, benetakoa baizik: “ipuin-kontalariak kontatzeko erabiltzen duen kutxa, dena hitzez, letrez eta zirriborroz hornitua”; bertatik aterako du kontalariak hurrengo “kutxa”, urrezko liburu bat; horren barruan, berriz, ipuin-kontalariak kontatuko dituen bigarren mailako istorioak.

Eta, kutxa guztiak zabaldu diren gisa berean, itxi egingo dira geroxeago; denak, bat izan ezik: “Ate zuri-beltza itxi, urrezko liburua itxi, kutxa dena itxi, eta esan digu Ipuin-kontalariak gure begiei begiratuz, leihoak izango balira bezala: –Itxiak ala irekiak? –Eta guk erantzun: –Irekiak. –Eta Ipuin-kontalariak gaineratu digu: –‘Zuen begiak leiho irekiak’. Eta kutxa hartu, eta ipuina bukatu”. Horrelaxe ixten da, Ipuin-kontalariaren ipuina ez ezik, haur lekukoaren narrazioa ere.

Ipuin-kontalaria liburua ipuinak ahoz zein idatziz kontatzearen ofizioa oso ondo ezagutzen duen egile baten ohiko baliabideez beterik dago: entzule/irakurleen arreta bereganatzeko formula errimatu ugari –batzuk besteak baino lortuagoak–, interpretazio anitzak izan ditzaketen figurak, ustekabearen erabilera, irakurle txikiarentzat (Txanogorritxo) edo kozkorragoarentzat (urrezko giltza) identifikagarriak diren testuartekotasun-jolasak, eta lanean hasi zenetik gaur egun arte defenditu duen umeak inozoak ez direlako premisa garrantzitsuari erantzuten dioten metaforak, kasu honetan munduari zabaldutako ateak eta leihoak.

Gainera, idazlearen eta irudigilearen arteko kimika onak ez du hutsik egin: Mitxelenaren irudiak maila bikainekoak dira, eta testuarekin batera batasun biribila osatzen dute.

Azkenak
Alternatibei zirrikitua irekitzeagatik

Zerbait egin beharra izan liteke aurtengo Argia Sarietan garaikurra jaso berri dutenen oinarria. Zapalkuntzaren, bazterkeriaren, ahanzturaren aurrean antolatzearen erabakia hartu izana. Edo ilunetik argia ateratzea, zirrikituak bilatzea eta komunitateari eskaintzea. Balio... [+]


Hondarribiarren gehiengoak alarde parekide bakarraren alde egiten du, udalaren inkesta baten arabera

Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen eta gazteen artean

Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Judimendi: A ereduko ikastetxe estigmatizatua D ereduko auzo-eskola bilakatzen

Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]


Eguneraketa berriak daude