argia.eus
INPRIMATU
Desagertzeko zorian da lau ugaztunetik bat
Joxerra Aizpurua Sarasola 2013ko maiatzaren 02a
130 herrialdetako 1.800 zientzialari baino gehiagok ugaztunen egoera eta osasunari buruz inoiz egindako azterketa sakonena burutu dute. Eta emaitzak larriak izan dira.

Azterketaren arabera, mundu osoan zenbatuta dauden 5.487 ugaztun espezieetatik, gutxienez 1.141 desagerpenaren atarian daude, hau da, %25 inguru. 1500. urtetik gaurdaino, dagoeneko, 76 espezie desagertu direla kontuan hartu behar da; bestalde, ez da datu nahikorik bildu beste 83 espeziez, eta ondorioz ez dakigu mehatxatuta dauden ala ez. Egoera horren erantzukizuna habitat galerari, gehiegizko ustiapenari, kutsadurari eta beroketa globalari egotzi zaie.

Hori da egoera-txostenak dioena. Orain dator zailena, hots: zer egin horren aurrean?