argia.eus
INPRIMATU
2008ko bertsorik onenak plazaratu ditu Bertsoa.com-ek
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Bertsoak 2008 DVD-a
Bertsoa.com webgunean ehundik gora saio sareratu ditu aurten Jexux Mari Irazuk. Grabaketa horietatik 40 bertsoaldi aukeratu eta Bertsoak 2008 DVD bikoitzean bildu dituzte Bertsoa.com-ek eta Lanku enpresak. 210 bertso jaso dituzte orotara. Aurrera begira, urtero DVD bat plazaratzeko asmoa agertu dute. Aurtengoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, Durangoko Azokan eta www.lanku.com webgunean eskura daiteke, 10 euroren truke.