Getxoko Komikiaren eta Mangaren vii. Azokak Carlos Giménez (Madril, 1941)
Paracuellos klasikoaren egilea eta
Ipurbeltz aldizkaria omenduko ditu. 31 urteko ibilbidearen ostean, euskarazko komikigintzan aitzindari izan zen aldizkaria plazaratzeari utzi zion Erein argitaletxeak duela hiru hilabete, harpidetza kopuruak behera egin zuela eta gizarteko joerak aldatu direla argudiatuta. Getxoko Komiki Azoka azaroaren 28tik 30era bitartean egingo da, Areetako Geltokiko eta Erromoko Santa Eugenia plazetan. Ehun erakusmahai inguru jarriko dituzte bi gune horietan, eta hitzaldiak, proiekzioak, tailerrak eta erakusketak ere izango dira, besteak beste. Iaz 20.000 lagunek bisitatu zituzten bi karpak. Interneten:
www.salondelcomicdegetxo.net.