«Alfabeto bakarra sortzen saiatzen ari gara»

  • Garabide Elkartearen bidez Euskal Herrian izan den lagunetakoa da María Juana Farinango. Ekuadorreko ketxua da eta hezkuntzan aritzen da lanean. Etxe giroan bai, baina irakaskuntzan oraindik bide luzea egiteko duen hizkuntzaz aritu zaigu.

    Gertaera askok asaldatu dute Ekuador azken hamar urteotan, hala nola, indigenen Pachakuti mugimenduak egindako protestek eta ekonomiaren dolarizazioak. Haien ondorioz, gaur egun Rafael Correa da presidente. Joan den irailean, botoen %67 lortuta, konstituzio berria onartu da.
Mari Juana Furinango
Iñigo Azkona
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

María Juana Farinango ketxua gaztea Pichincha probintziakoa da eta Ekuadorreko hezkuntza sistema kulturarteko eta elebidunean egiten du lan. Berak hurbilduko gaitu Hego Amerikan hemeretzi milioi pertsonak hitz egiten duten hizkuntzara, ketxuara. Ia 80.000 dira Ekuadorren, oinarrizko hezkuntzan, ketxua ikasten duten umeak.

Zer esan nahi du kulturartekoa eta elebiduna den hezkuntzan lan egiteak?


Quito hiriburua duen Pichincha probintzian egiten dut lan, hezkuntza sistema kulturarteko eta elebidunean, hots, eskola elebidunetan. Ekuador osoan Estatuak onartutako sistema da hori. Nahi genuke irakasgai guztiak ketxuaz egitea, Mendebaldeko jakintza ketxuaz irakastea, baina gureak, egun, hizkuntzaren lehenengo ezagupena sortzeko baino ez du balio. Ketxua hainbat orduz irakasten dugu, beste irakasgai bat bailitzan. Bestalde, curriculuma bera, oraindik ere, gaztelaniaz egiten dute. Dena dela, hizkuntza irakastea oso zeregin zabala da: gure lurrari, ekoizpenari lotutako hizkuntza da; gure hizkuntza gure mundu-ikuskeraren isla da. Hizkuntzak gure kulturaren hainbat balore islatzen ditu eta horiek guztiak galtzea ez dugu nahi. Hizkuntzaren bitartez islatzen dira familien batasuna eta auzolana, arazoak konpontzeko dugun modua, ekonomia ulertzeko dugun manera. Ketxua irakastea hizkuntza irakastea baino gehiago da: komunitatea ardatz hartuta ulertu behar dugu hezkuntza. Komunitatearen ekonomiak, esaterako, ez dakar jendearen arteko borrokarik, denok aberasteko tresneria da. Guk nahi duguna da ketxuak islatzen dituen balore oro hezkuntzan agertzea. Irakasleekin egin nahi dugu lan nortzuk garen eta zer izan nahi dugun jakiteko. Material pedagogikorik –liburuak, ikusentzunezkoak– ez dugu eta gure asmoa da irakasleak beraiek material hori ketxuaz egiteko gai izatea.

Orain arte izan ditugun eskemak, gurea mespretxatzera garamatzaten eskemak, alboratu behar ditugu. Gure ustez, hartu eta eman egin behar dugu, harremanak egon daitezela kulturen artean. Herri guztiek izan dute inguruarekiko lotura, gaur “garapenkeria”ren eraginez desagertuta dagoena. Baliabideak datozen belaunaldientzat gorde nahi ditugu, denon arteko elkarbizitza hedatu eta sustatu. Horrela ulertzen dugu bizitza. Hizkuntzak esandako hori guztia islatzen du.

Zenbat ketxua hiztun dago Ekuadorren? Eskolan hedatuta al dago?


Ia hamalau milioi biztanle gara Ekuadorren. Estatuak emandako datuen arabera –oso fidagarriak ez dira–, lau milioi gara ketxuaz egiten dugunok. Hiztun kopurua beherantz omen doa; Estatuak egiten dituen inkestak, behintzat, horrelako egoera ziurtatzera zuzenduta daude.

Ketxuak lau dialekto ditu. Familian erabiltzen da batez ere eta eskolan zein unibertsitatean ez da asko hedatu.
Bestalde, ezin dugu ahaztu, ketxua ez ezik, Ekuadorren badirela beste hamahiru herri –suhar, txatxi, mestizoa, atxuar, awa, huaos, tasatxila, shiwyar, zaparo, epera, besteak beste– dagozkien hizkuntzekin.

Ketxua araututa al dago?


Arestian esan dudan legez, hainbat dialekto ditugu. Alfabeto bakarra sortzen saiatzen ari gara eta horren harira eztabaidak ditugu. Euskal Herrian baliteke batasuna beharrak eragindakoa izatea, baina gurean, ugaritasuna kontuan hartuta, konplexuz bete gara batasun bidean. Ezberdintasunak tokian tokikoak dira, ez dakigu hizkuntza zelan arautu. Ez dakigu zelan egin gauza berriak izendatzeko, hitz berriak sortzeko. Horiexek dira, besteak beste, iaz sortu zen hizkuntz akademiak dituen erronkak. Zaila da bidea, bitartekorik ez dugulako.

Lan egin beharra daukagu esparru batean baino gehiagotan. Eskolan, adibidez, hizkuntzaren batasuna bultzatzen hasiak gara, baina bide laburra egin dugu eta oraingoz ezin dugu egindakoaz ondoriorik atera. Azken batean, guk nahi duguna hizkuntzari prestigioa ematea da.

Hizkuntzari prestigioa emateko edo erabilera areagotzeko, besteak beste, funtsezkoa da norbere hedabideak izatea.



Idatzizkorik ez dago, irratiak bai. Komunitateetan erabiltzen dituzte, batez ere. Irratiek, baina, legeak bete behar dituzte, baimenak eskatu udaletan, Komunikazio eta Defentsa Ministerioan... Gure irratiak mugatzea helburu duten bideak dira horiek. Irratiak nahi ditugu garenaz berba egiteko, gure herriaz, egiten dugunaz, herri bezala ditugun ametsez hitz egiteko, beste herriekin elkarbizitzeko ezagutu behar dugun munduaz berba egiteko.

Hori guztia ez da merkatua gobernatzen duten hedabide handien gogoko; ez zaie komeni, ez digute irratiak sortzeko baimenik ematen. Gure buruaz, gure gaitasunaz, berba egiten ari garela ohartzen direnean, gure buruarenganako konfiantza hazten doala konturatzen dira. Horixe gure adierazpen askatasuna mugatzeko zergatia. Telebistan are nabariagoa da joera hori.

Hainbat matxinada urte eta gero, Ekuadorren konstituzio berria duzue. Haren arabera, Ekuador estatu multinazionala al da?


Ez du ketxua hizkuntza ofizial moduan onartzen, bai printzipioz, baina ez ekintzetan. Esate baterako, ez dago ketxua irakaskuntzan erakusteko aurrekonturik.

Nik hezkuntzan egiten dut lan eta estatuak barneratu dituen Mendebaldeko hainbat kontzeptuk irentsi gaituela ziurtatu ahal dut.

Adibidez, politika alorrean, indigenok Pachakuti mugimendua sortu genuen, tokian tokiko gobernu erakundeetan kontzeptu komunitarioa defendatzeko. Estatuaren egitura, baina, gure herriaren adierazpidea oztopatzen duen jarrera hierarkikoen mesedetara dago eginda.

Ikusi Jatorrizko ametsak diaporama
Irakurri:Pedro Cayuqueo, Azkintuwe aldizkariko zuzendaria: «Maputxe ororen plataforma izan nahi dugu»

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude