Tinta paltan, paltan tinta

Guakamole
Ahuakatea, Persea americana, gibelekoaz gaineko beste zenbait gaitz artatzeko ere egokia da. Ezagun ditugun fruitu guztien artean bereizia da, ezerk baino gehiago du hauetatik: proteina, potasioa (bananak baino...), beta-karotenoa, magnesioa, tiamina, erriboflabina, niazina, biotina, azido folikoa eta pantotenikoa eta E eta K bitaminak. Hori gutxi balitz, kolesterolaren aurkari beta-sitosteroletik eta gorputzaren moteltzeari, zahartzaroari, aurre egiten dion glutationa antioxidatzailetik badu.

Herdoiltze ezaz eta zahartzaroaz ezagutzen ditugun ahuakate zaharrenei galdetu behar. Edo, altzoan zituenari galdetuz gero hobe: Perun, indusketa arkeologiko batzuetan duela 2.800 urteko momia bat topatua dute aldamenean ahuakate aleak dituela. Bizitzan bezala hil ondoren beharko zuen kemena emango zioten fruitu haiek...

Amerikarrak dira bai ahuakateak. Hernan Cortes konkistatzaileak 1519an Mexiko zanpatu zuenean, laguntzaile zeraman Fernando Oviedokoa historialariarena da bertan topatu zuten ahuakatearen deskribapena: zuritutako gaztainaren itxura duen hazia du erdian eta bueltan gurinaren antzeko ore ugari gozoa du. Berak udarearen antzera jaten omen zuen, otorduaren azken-buruko (portugesez pereira abacate deitzen dute). Beste batzuek gatzarekin edo azukrearekin... Mundu zabaleratua, makina bat eskutan atarramentu ederreko bilakatua da ahuakatea: Brasilen izozkitarako, Filipinetan eta Taiwanen azukrearekin esnetan gozoki, Jamaikan zopa hotzetan, Nigerian gaztaz beteta oretan bilduta laberako eta sabelerako, Korean kosmetiko-esnearekin nahasirik masailetarako lozio... Masailak gorritzeko, baita ere, haziaren etekin bakarra, likido esnetsu bat, erabiltzen da. Likido hori airearekin gorbelzten da. Odol gorbeltza Ameriketako herrien suntsipenak idazteko erabili zuten. Tinta ona, inondik ere, beltzak ikusi behar izan zituen lur haren kronikak oraindik ederki irakurri baitaitezke dokumentu horietan. Erdialdeko Amerikan ahuacatl eta hegoaldeko Txile, Argentina, Ekuador eta Perun palta deitzen diote fruitu honi. Euskaraz ere noizbait izen hori erabili izan da; Lakoizketak 1888ko hiztegian, Aizkibel azkoitiarrarengandik hartu eta hala jaso zuen behinik behin. Larramendirenetik hartu ote zuen zakelak?

Azkenak
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Eguneraketa berriak daude