argia.eus
INPRIMATU
Pello Añorgak irabazi du haur eta gazte literaturako Euskadi Saria
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
Jenio Gaiztoa (Aizkorri) lanari esker irabazi du Pello Añorga idazle oiartzuarrak haur eta gazte literaturako Euskadi Saria. Egun pasa hondartzara joan den neskatoaren istorioa kontatzen du liburuak. Jokin Mitxelenak egin ditu ilustrazioak. Bestalde, gaztelaniazko literatura arloko saria Manuel Leginetxek irabazi du, El club de los faltos de cariño eleberriarekin. Iaz bezala, Euskadi Sarien inguruan eztabaida sortu da berriro. Aste honetan itzulpengintzako eta euskarazko literatura arloko sariak emango dituzte, eta Juan Luis Zabalak Berrian idatzitako artikulu batean jakinarazi duenez, Eider Rodriguezek, Uxue Alberdik eta Koldo Izagirrek uko egin diote finalista izateari, sariketaren irizpide eta antolaketarekin ados ez daudelako.