Urrian zenbait ekintzailek Gazaren gaineko blokeoa apurtu dute. Palestinaz kanpoko mugimenduek zenbat eragiten dute gatazkan?
Lehen ministro berria du Israelek: Kadima alderdiko Tzipi Livni. Zerbait aldatuko al du?
AEBen eta Israelen arteko elkarlanaz James Petrasek zioen AEBetako lobby judutarren presioa dela Estatu Batuetako gobernuek Israeli eman dioten babesaren kausa nagusia. Uste dut zu ez zaudela oso ados.
Horrek, 2006an Isralek Libanon jasan zuen porrotak alegia, zer esanahi du? Alderatu dezakegu 1973an Egiptoren aurka galdu zuen gerrarekin?
1973ko gerrak Israel derrigortu zuen Egiptorekin akordioa negoziatzera. Israeldarrak oso kontziente ziren beste gerra bat hasiz gero Egiptorekin oso gaizki pasako zutela. Orduko Israelgo kanpo ministro Moshe Dayanek esan zuen: “Auto bati gurpil bat kentzen badiozu, autoak ezin du mugitu”. Beraz Egiptoren gurpila kendu nahi izan zuten fronte arabiarretik. Horrela, arabiarrek ez zeukaten Israelen aurka irabazteko inolako aukerarik.Ziur zaude beraz, beste gerra bat izango dela.
Gertatu behar du. Hasan Nasrallah Hezbolako idazkari orokorrak baieztatu du Israelek orain ez daukala gerrarako aukerarik. Bere juzkua orokorrean ona dela uste dut; berak dio Israel egiten ari den mehatxuek erakusten dutela oraindik ez daudela prest beste gerra baterako. Baina gerra hori saihestezina da.Israel eta Palestinaren arteko gatazka konpontzeko lurraldea bi estatutan banatzearen kontra zaude…
… Kontra al nago?Hori ulertu nuen zure Image and Reality of the Israel-Palestine Conflict liburuan. Edonola, zein da zure iritzia balizko soluzio horretaz?
Zer esanahi dute horren arabera Oslon 1993an sinatutako akordioek? Beste bake prozesu bat beharrezkoa al da?
Ez, ez dugu beste bake prozesurik behar; Oslok ez zeukan zerikusirik bakearekin. Atzo Hamaseko politbureauko buruari egindako elkarrizketa bat irakurri nuen. Berak zioenez Oslo segurtasunezko konponketa izan zen: egia da. Palestinaren Askapenerako Erakundeak okupatutako lurraldeetan Israelen kolaboratzaile eta zerbitzari lana egitea onartu zuen. Horrek ez dauka zerikusirik bakearekin.Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]
Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]
Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.
Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.