Irtenbide duina irudikatzearen zailtasunak

Nafarroako Unibertsitatean atentatua
Jagoba Manterola / Argazki Press
ETA-k Nafarroako Unibertsitatean egindako atentatuan ez zen hildakorik edo zauritu larririk izan, eta lehenengo balorazioan bederen hori da azpimarragarriena. Hortik aurrerako azterketak ezagunak dira: euskal gizarteak ekintza hauen aurkako jarrera argia eta tinkoa dauka eta desager daitezen eskatu du sarri eta modu askotan. Ezker abertzale nagusiko alderdi politiko eta erakundeak ezik, gizartearen gainerako eragile politiko guztiek gaitzetsi edo arbuiatzen dituzte halakoak. Bonba-autoaren moldeak behin baino gehiagotan sortu ditu triskantza handiak eta hildako ugari eragiteko arriskua handia da. Ezaguna da, suarekin dabilena azkenean erre egiten da.

Askorentzat, alabaina, badirudi arbuiatzeen orrialdea dela garrantzitsuena halakoetan, eta egia esan, atentatuen beroan askoz gehiagorako tarterik ez da izaten. Funtsezkoena, ordea, bortizkeriaren orrialdea pasatzea izan behar du, eta dagoeneko demostratua dago hori errepresioz ez dela lortuko. Elkarrizketan oinarritutako akordio politikoak bakarrik ekar dezake irtenbide iraunkor eta zentzuzkoa. Aipatutakoa esamolde klasikoa bihurtu da arbuiatzea eta errepresioaren sareetan harrapatuta geratu gura ez duten guztientzat, baina aitortu behar da esparru zabal horretan ere gero eta gaitzago egiten dela irtenbide duinik irudikatzea.

Estatuaren errepresioa eraginkorra da epe motzean, etakideen atxiloketa etengabeaz gain, ENAMeko egitura sozio-politikoak kolpatzen jarraitzen du baldarkeria handiz. Horrek egitura politikoak ezkutatzera eraman du ezker abertzalea eta arazo franko ere ekarri dio, baina desagerrarazita dagoela gizarteratzea erabat interesatua edo erabat inozoa da. Indar handia erakutsi duen sektore politikoa dago burua behar bezala agertu ezinik, eta horretarako aukerak dituenean ohi bezala azaleratuko da. Irtenbide duinak irudikatzea gaitza da, boluntarista askotan, baina beti ere errepresioaren zurrunbilo soilean atrapatua geratzea baino justuago, eraginkorrago eta duinagoa.

NBEko Giza Eskubideen Batzordea ere aspaldi dago ohartua Espainian justizia eta giza eskubideekiko begiruneen defizitak ez duela irtenbide samurrik eta berriz ere gomendioa luzatu dio, tortura aukerak baztertzeko inkomunikazioa ezabatu beharko lukeela. Baina, berriz ere, komunikabide gehienetan oharkabean pasatzen da aholkua. Iruñean atxilotutakoek beste behin ere torturak salatu dituztela oro har isilarazi den moduan.

UPN-k eta PPk gauzatu dute jada apurketa, Euskal Herrian bederen gutxik irudikatzen zuten moduan gainera. Ikusi beharko da hori nola irudikatzen den Nafarroako politikaren egunerokoan. Oraingo egoera, PSN lagun, kontrolpean dute nabarristek eta epe ertainera arazorik ez dela izango dirudi. Foru hauteskundeetarako bi urte eta erdi geratzen da oraindik eta ordurako bi alderdien arteko ituna berrituko dela pentsa liteke, PPk malguago jokatzen badu behintzat. Eta bestela hauteskundeen ondoren, bakoitzak bere indarrak neurtuta, baina ez da hori popularrei interesatzen zaiena. UPNk Espainian alderdi gisa joko handiagoa emango dion itun berria nahi du eta lortuko du. Coalición Canariak egin berri duen kongresura eramandako ponentzian "nazioa"z hitz egiten da ("Espainiako nazioa ez da existitzen"), Espainia Konfederala aldarrikatzen da, Kanarietako burujabetza, Espainiako Konstituzioaren erreforma, erabakitzeko eskubidea... Eta PPk ez du Kanarietako koalizio gobernua apurtu.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude