argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Duela 4.000 urteko txokolatadak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2008ko azaroaren 03a
Txokolatea

Mexikon kakao arrastoak topatu berri dituzte duela 3.750 urteko ontzi batean. Jakina zen maiek kakaoa hartzen zutela, baina aurkikuntzak orain arte pentsatu baino zortzi mende lehenago ere erabiltzen zutela esan nahi du, zibilizazio maia eratzen ari zen garaian hain zuzen. Ontzia Veracruzen topatu dute, Cerro Manatí-ko eremu sakratuan egiten ari diren indusketetan. Kakao aleak xehatu, egosi, eztiarekin, irinarekin eta beste osagai batzuekin nahastu eta lortutako edari alkoholduna zeremoniatan erabiltzen omen zuten.