«Giro ilunak lortu ditugu bestelako ahots bati eta hitzen malenkoniari esker»


2021eko uztailaren 12an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hainbat kazetarik Anatema, Paradise Lost eta halako taldeekin parekatu zaituzte, baina nik esango nuke egiten duzuena rocketik hurbilago dagoela.


Soilik sortu genuenean talde horiei erreparatu genien, baina harago jo dugu, gure estilo propiora. Aipatu dituzun taldeak eta beste batzuk death-etik datoz eta doom-metala egiten dute eztarri askoko ahotsekin. Guk talde horien iluntasuna ere badugu, hori ezinbestekoa da; baina bestelako ahots batekin eta hitzetan tristura eta malenkonia landuz, bestelako giroak lortu ditugu. Horretan dihardugu.

Iluntasunetik gauzak argiago ikusten dituzue?


Gai horien gainean idazten dugu guretzat barruak askatzeko modua delako. Horrek ez du esan nahi jende tristea garenik. Beste batzuek maitasunaren gainean etengabe idazten dute eta ez dute beti hori bizi izaten. Jende normala gara.

“Fabriketako keak zerua lainotu du, iraganeko historia erail du”. Garapenak ahaztarazi egiten du izan garena?


Bai. Denborarekin bizitzeko modu arrunta ahaztuz goaz. Gero eta konplexuagoa eta zailagoa da bizitzea. Garapenarekin kritikoak gara.

Zerk emango lioke poza Besi tristuraren erreginari?


Behin irratian entzun genuen Getxoko amildegi batean neska batek bere buruaz beste egin zuela, eta bera gogoan genuela idatzi genuen abestia.

“Maia”, “Lurraren mezua”, “Deabruarekin dantzan”, “Mamuak”… Antzinako kultura paganoa aldarrikatzen duzue, kristautasunaren aurrekoa?


Maia esaten diote batzuk Mariri. Inkisizioa oso presente dago gure hitzetan eta mitologia eta jakinduria zaharrak asko gustatzen zaizkigu, baina ez gara paganoak.

Diskoak oso soinu garbia eta gardena dauka…


Bai. Saiatu gara instrumentu guztiak ondo entzun eta bereiztu daitezen. Gu death-metaletik gatoz eta erronka izan da halako musika egitea. Izan ere, orain idazten gabiltzan kantuetan soinua are eta gardenagoa da.

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude