Tristura eta iluntasuna plazaratzeko goxotasun misteriotsua

  • Soilik::Ilun

    Baga-Biga

    iraupena ::40’15’’

    prezioa ::11.50€

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bilbon barreiatutako musikariek osatzen dute Soilik taldea eta enborra death-metalean eskarmentu handia daukan Conflict Noise taldean dauka. Hain zuzen ere, banda horren atsedenaldi batean musika lasaiagoa egitea pentsatu zuten, eta lanean hasi zirenean konturatu ziren emaitza ilunak lortzeko bestelako moduak ere bazeudela. Horretarako oinarrizkoa izan zen Miriam abeslaria taldera batzea. Giro berezi, ilun eta intimoak gailu izatetik helburu izatera pasa dira. Pertsonalitate handiko eta goxotasun misteriotsuko ahotsei gitarra rockero zein heavy-sinfonikoak batu dizkiote, baita tarteka erritmo metaleroak ere; beti malenkoniaz jantzitako melodiaz borobilduta, noski. Hala, soilik proiektua zen Soilik erronka baino askoz gehiago bihurtu da, orain arte emozioak indarrez plazaratzen zituzten musikarientzako.
Soilik
«Giro ilunak lortu ditugu bestelako ahots bati eta hitzen malenkoniari esker»

Hainbat kazetarik Anatema, Paradise Lost eta halako taldeekin parekatu zaituzte, baina nik esango nuke egiten duzuena rocketik hurbilago dagoela.


Soilik sortu genuenean talde horiei erreparatu genien, baina harago jo dugu, gure estilo propiora. Aipatu dituzun taldeak eta beste batzuk death-etik datoz eta doom-metala egiten dute eztarri askoko ahotsekin. Guk talde horien iluntasuna ere badugu, hori ezinbestekoa da; baina bestelako ahots batekin eta hitzetan tristura eta malenkonia landuz, bestelako giroak lortu ditugu. Horretan dihardugu.

Iluntasunetik gauzak argiago ikusten dituzue?


Gai horien gainean idazten dugu guretzat barruak askatzeko modua delako. Horrek ez du esan nahi jende tristea garenik. Beste batzuek maitasunaren gainean etengabe idazten dute eta ez dute beti hori bizi izaten. Jende normala gara.

“Fabriketako keak zerua lainotu du, iraganeko historia erail du”. Garapenak ahaztarazi egiten du izan garena?


Bai. Denborarekin bizitzeko modu arrunta ahaztuz goaz. Gero eta konplexuagoa eta zailagoa da bizitzea. Garapenarekin kritikoak gara.

Zerk emango lioke poza Besi tristuraren erreginari?


Behin irratian entzun genuen Getxoko amildegi batean neska batek bere buruaz beste egin zuela, eta bera gogoan genuela idatzi genuen abestia.

“Maia”, “Lurraren mezua”, “Deabruarekin dantzan”, “Mamuak”… Antzinako kultura paganoa aldarrikatzen duzue, kristautasunaren aurrekoa?


Maia esaten diote batzuk Mariri. Inkisizioa oso presente dago gure hitzetan eta mitologia eta jakinduria zaharrak asko gustatzen zaizkigu, baina ez gara paganoak.

Diskoak oso soinu garbia eta gardena dauka…


Bai. Saiatu gara instrumentu guztiak ondo entzun eta bereiztu daitezen. Gu death-metaletik gatoz eta erronka izan da halako musika egitea. Izan ere, orain idazten gabiltzan kantuetan soinua are eta gardenagoa da.

Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude