Azken solairuan ere bildu daiteke organikoa

  • Hirian zaborra atez ate biltzea ezinezkoa dela esan izan dute zenbaitzuk. Baina Kataluniako ekimenek hankaz gora jarri dute uste hori. Biztanle dentsitate handiko herri batzuetan emaitza bikainak izan ditu sistema horrek.

    Bartzelonako Canet de Mar herrian 12.429 lagun bizi dira 5,5 kilometro koadrotan eta zaborra –organikoa ere bai– atez ate biltzen da bertako etxebizitza guztietan. Biztanle dentsitate handiko herria da Canet de Mar, 2.400 bizt/km2 ditu; hau da, Donostialdekoa bikoiztu egiten du. Zifra hori esanguratsua da, zaborren inguruan Gipuzkoan azken urteetan sortu den eztabaidan uste oker bat agerian uzten baitu.
Zaborra atez ate

Marroia denena da, zaborra norberarena

Errausketaren aurrean, San Markos Mankomunitateko arduradunek eta herri plataformek diote zaborraren banaketa eta bilketa etxebizitza bakoitzetik egitea dela alternatiba. Modu horretara birziklapen tasa izugarri igotzen da, batez ere gai organikoak konpostatzeko biltzen direlako. Hain zuzen, Usurbilen datorren urtearekin hastekoak dira funtzionamendu horrekin, Xabier Errekondo alkateak (EAE-ANV) adierazi duenez.

Baina Gipuzkoako Hondakinen Partzuergotik eta Aldunditik behin eta berriz entzun dugu soilik herri txikietan gauzatu daitekeela atez ateko bilketa sistema –Usurbilek 5.000 biztanle ditu– eta dentsitate handiko auzoetan, aldiz, zailagoa dela. Horrela, Gipuzkoarako hiri hondakinen Planak ez du aurreikusten atez ateko zabor bilketarik hiriguneetan eta beste aukera batzuk proposatzen ditu; esaterako, zabor organikoa biltzeko bosgarren kontenedore bat. Kontenedore “marroia” deitzen dena hainbat udalerritan jarri du Diputazioak, baita Donostiako Amara auzo populatuan ere –1.470 familiak parte hartu dute programa horretan, biztanleen %15ak– . Bertan bildutakoa Azpeitiako Lapatx konpost plantara eramaten ari dira maiatzaz geroztik.

Ekologisten aburuz kontenedore marroiak ez dio aterabiderik emango zaborraren arazoari, izaera boluntarioa duelako –nahi ez duenak ez du zertan erabili– eta hiriguneetan atez ateko bilketa egitea posible dela ziurtatu dute. Italiako Novara herrian (100.000 biztanle), adibidez, hondakinen %70 birziklatzen da eredu hori erabiliz. Bestalde, Katalunian kontenedoreak erabiltzen dituzten udalerrien artean %30 birziklatzen da, atez ateko bilketa ezarri duten herrietan, aldiz, %80ko tasa izan dute.

Duela gutxi, udalerrietan atez ateko bilketa egiteko gida kaleratu dute Katalunian (Manual municipal de recollida selectiva porta a porta a Catalunya). Gida horretan udalerri bakoitzaren emaitza eta datu zehatzak jakin daitezke. Canet de Marrez gain, beste herri batzuetan biztanleria dentsitatea handia dago –ikus koadroa–. Herritarrek egutegi zehatza dute zaborra igortzeko eta ohartarazpenak jasotzen dituzte bereizketa ongi ez badute egiten. Nola moldatzen dira herri populatu horietan atez ateko bilketa selektiboa egiteko? Zein dira hiriguneetan aplikatu beharreko gakoak?

Etorkizunerako hitza: “coresponsabilització”

Kataluniako Porta a Porta (PaP) udalerrien elkarteak kaleratutako gidak dio sistema horrek erronka nagusi bat duela hirietan: zaborraren indibidualizazioa mantentzea. “Com més clarament s’aconsegueixi aquesta individualització, més fàcil serà sostenir la coresponsabilització i la percepció d’obligatorietat”, dio gidak. Hau da, herritarrek erantzukizun sentsazio handiagoa izaten dutela zaborra banakatzen denean, eta bide horretan, zabor gutxiago sortzen dela.

Eraikinak dituen solairu, bizitza eta ezaugarriak nola, hondakinen banakaketa hala. Bizitza kopurua gehitzen doan heinean, bereizketa solairu eta eskailera bakoitzeko egiten da. Bestalde, zaborra uzteko lekua da hiriko arazo larrietako bat. Kataluniako herrietan soluzio ezberdinak bilatu dituzte: ezkaratzetan leku berezia egokitu, espazio publikoa ordutegi zehatzetan okupatu... Hondakinak biltzeko udal zerbitzuak ez du berebiziko egokitasunik behar eta esperientziak erakutsi du kudeaketa zuzenak –azpikontrataziorik gabe– komunikazioa hobetu eta herritarren konfidantza handitu duela. Dena den, PaPko udalerrien %20k bakarrik kudeatzen du zuzenean zaborren bilketa oraindik.

Eztabaida gainditua?

Badira urte batzuk Katalunian hainbat erraustegi dituztela. Horregatik, Zubietako (Gipuzkoa) erraustegiaren alde daudenek diote zaborrak erraustea bateragarria dela birziklapenarekin. Baina hain justu, Katalunian atez ateko bilketarekin hasi ziren errausketak soluziorik ematen ez zuelako. Duela urte batzuk bederatzi erraustegi zeuden, gaur egun, lau besterik ez. Dena den, eztabaidak puri-purian jarraitzen du, ez bakarrik errausketari dagokionez, zabor bilketa sistema ere auzitan baitago.

Vilassar de Mar-en 2003an hasi ziren zaborra atez ate biltzen; %60ko birziklapen tasak lortu dituzte eredu hori erabiliz eta hainbat sari ere irabazi dituzte lan horregatik –18.000 biztanleko herri koxkor eta turistiko honetan etxebizitza bertikalak eta populatuak dira nagusi–. Baina iazko azaroan Udal Gobernu berriak kontainerren sistema tradizionalera itzultzea erabaki zuen, antza, orain artekoak kostu handia zuelako dirutan eta ez zuelako “funtzionatzen”. Horrek protesta ugari eragin du PaPren alde daudenen artean, plataforma bat ere sortu dute eta Udalak gastatutako dirua “inbertsio pedagogikoa” izan dela esan dute bere arduradunek.
Vilassar de Marreko eta Kataluniako beste hainbat herritako adibideek erakutsi dute hiriko etxe blokeetan ere birziklatu daitekeela zaborrari izena jarriz, baita azken solairuan ere. Beraz, Gipuzkoako herri populatuenek ere egin dezakete halakorik; herri bakoitzari hoberen datorkion eredu logistikoa ezartzea da gakoa.

Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


Eguneraketa berriak daude