«Menpekotasunak denok ditugu, baina nor ari da noren menpe?»

  • Lesaka, 1943. Ezker abertzaleko kidea; EAEko legebiltzarkide eta Bilboko zinegotzi izana HBren izenean. 1971tik Bilboko Karmelo ikastolan ari da irakasle. Aurki hartuko du erretiroa, ez da geldirik egongo horregatik. Nazio Eztabaidagunean dihardu buru-belarri: “Zazpiak Bat proiektua aurrera atera behar dugu. Nazio bat garela diogu, baina oraindik naziotasuna aldarrikapena baino ez da”.
Tasio Erkizia
Iñigo Azkona
Bilbo hizpide hasi dugu solasa nafar-bilbotar honekin: “Bilbo bi egin dira azken urteetan, elkarrengandik gero eta urrutiago daudenak: erdiguneak hobekuntza nabarmenak ikusi ditu eta hori oso ondo dago. 1983an, ingurunea hobetze bidean, Bilboko bizkarrezurra Ibaizabal ibaiak izan behar zuela defendatu zuen HBk. Bilboko benetako birikak auzoak dira ordea, eta hauek ahazturik daude. Etxeak egin eta egin ari dira, baina zahar-etxe edota osasun zerbitzurik gabe. Auzo berrietan eskola publikoak irekitzen saiatu ere ez dira egin, frankismoak horientzako tokia uzten zuen gutxienez. EBko Julia Madrazo da hirigintzako buru eta berak ontzat ematen du etxebizitzaren politika hau: etxeak, etxeak eta negozioak”, diosku Tasio Erkiziak.

Zure bizitzako ardatzetako bat euskara da. Zertan da euskara Bilbon?


Bilbon lan asko egin da euskararen alde, baina herritarrek askoz gehiago egin dute instituzioek baino. Euskarak ez du beharko lukeen moduan eta mailan aurrera egin. Instituzioen apustu gardena eta ausarta izan balitz askoz gehiago egin zitekeen. Bilbo Euskal Herriak bizi duen egoeraren ispilua da, beste hiriek dituzten kontraesanak hemen areagotzen dira. Euskara ikasteko aukera egon badago, baina euskaltzaleen dinamika eta kemena ez dira aski aprobetxatu.

30 urte joan dira aro berriko irakaskuntzan. Zein da zure balorazioa?


Oro har, lan handia egin da eta euskara arloan asko aurreratu. Baina, irakaskuntzan erdaraz erakusten da ehuneko handitan, eskola pribatuetan nahiz zenbait eskola publikotan. Bizkaiko nahiz Euskal Herriko irakaskuntzan bi kezka ikusten ditut: euskalduntze prozesua blokeatuta dago interes politikoengatik; PSOEk blokeatua da. EAJk blokeoari jarraitu dio eta ardura zuzena du. 30 urteren ondoren atera diren datu estatistikoak –eta ez dira ideologikoak– hauek dira: D eredua da gehien euskalduntzen duena, murgiltze eredua. Besteek berniza ere ez dute ematen, frakaso osoa da. [EAEko] Hezkuntza sailburu Tontxu Camposen hitzak dira, guztiz logikoak. Beraz, egoera horren aurrean prozesua boikotatzen duzu edo aurrerabideak jarri behar dituzu. Une honetan egoera blokeatzea erabaki dute eta horrek kezkatzen nau. Beste kezka hauxe da: euskara eta euskal kultura ez dira uztartu oraindik eta hori ezinbestekoa da. Hizkuntza kultura eta herriari lotuta dago. Ideologiarik gabe, jendeari errealitate kulturala eta linguistikoa erakutsi behar zaizkio bestela euskarak frakasatu egingo du.

Hain zuzen ere Tontxu Camposek hizkuntza ereduen erreforma hezkuntzan aurkeztu du berriki.


Asmoen adierazpenak ezagutzen ditugu: bi printzipio egokiak planteatu ditu. Lehenak murgiltze ereduak euskalduntzera hurbiltzen gaituela dio. Euskara transmitituko duen hizkuntza bihurtu behar dugula dio bigarrenak. Bidea egokia da, baina ezin ditugu herri eragileak engainatu. Aukera dezaten: edo PSOEri amen esango dion politika egiten dute edo PSOEren nahiei planto egiten diete. Iraganean PSOEk amore eman zuen herri eragileek politika serioa planteatu izan zutelakoz. PSOEk euskara hil nahi duela kontziente izan behar dugu.

Zer iritzi duzu PSE-EEren Euskara askatasunez agiriaz?


Burla iruditzen zait. PSEk uneon irakaskuntzan mantentzen duen blokeoa ikusirik, iruzurra da, gezurrean oinarritutako planteamendua da. “Euskara askatasunean defendatu behar dela” esatea, euskara inposatutako gizartean bizi garela esatea da, eta hemen inposatzen den bakarra gaztelania da. Alegia, euskaldunon etorkizuna bermatu nahi badugu, halabeharrez gizarte elebiduna egin behar dugu. Guk ez dugu esaten euskaldunak elebakarra izan behar duenik, euskara eta gaztelania dakizkien herritarra baizik. Euskara eta gaztelania dakizkien gizartean euskaldunok nahi dugun hizkuntza erabiliko dugu, orduan izango da euskara askatasunean. PSOEk eta PPk euskara desagertzearen aldeko politika nahi dute. Alderdiez ari naiz, ez dut ukatzen alderdien barruan euskaltzaleak direla, banaka batzuk badira ere.

Politika orokorrera etorriz. 30 urtetan hiru bake edo normalizazio prozesu izan dira. Zer sentitzen duzu?


Batetik kezka. Espainiako eta Frantziako estatuak errepresioaren zurrunbiloan sartzearen beldurra, gizartean dagoen sufrimendu guztiarekiko kezka. Bestetik, esperantza eta kemena. Herri honek merezi du prozesu demokratiko bat, eskubide demokratikoak aitortu behar zaizkio beste esparru juridiko-politiko bat lortu ahal izateko. Bide horretan, Aljeriako elkarrizketetan urratsak eman ziren. Gero bi eredu izan dira: Lizarra-Garaziko Akordioa eta Loiolako Adierazpena. Orain azken bi ekimen hauek uztartu behar dira. Lizarra-Garazi moduko bat behar da Loiola moduko bat egon dadin. Lehena ezinbestekoa da bigarrena bideratu eta garatu ahal izateko.

Ahalmenik ikusten al duzu prozesu berri bat bideratzeko?


Esperantzazko arrazoiak ikusten ditut, ezker abertzalearen eta herri honen etorkizunean sinesten dut milaka herritarren indarra dagoelako, 40 urteetan erein den haziak lur mamitsua gordetzen duelako. Une kritikoan gaude, egia da, baina indar hori biltzeko gai izango gara. Euskal Herriak ez du bere buruaz beste egingo, moduak aurkituko ditugu hori gerta ez dadin.

Ezker abertzaleak autokritika egin behar duela esan lezake baten batek.


Eta ezker abertzaleak autokritika asko egin du. Arazo bat du ezker abertzaleak: oso zaila du autokritika publikoa egitea. Bi estatuak eta bertako sistema zale guztiak ezker abertzalea urratu nahian ari dira, ezker abertzalearen autokritikak erabiltzen dituzte geure barrena urratzeko. Zelatatua, presionatua eta espetxeratua dagoen ezker abertzaleari autokritika publikoa eskatzea ez da serioa. Egoera normalean egingo genuke, baina ardurarengatik eta etsaiari argudio gehiago ez emateagatik barne autokritikara mugatzen gara.

Esan lezake ere horrela zaila dela ETAren “uztarriaren menpekotasunetik askatzea”.


Eta nik esango nioke, ea EAJ, EA, EB edota Aralar zeren zain dauden estatuen aurrean ausardia gehiagoz jokatzeko. Guk egindako barne kritika asko ez dugu inoiz publikoki egingo, ez garelakoz prest hain zapalduta dagoen herriaren parte hau estatuen esku uzteko. Badakigu zer egin behar den txaloak jasotzeko, egunkarietan estatuei eta beste alderdiei interesatzen zaizkien ETAren aurkako kritikak egitea. Ezker abertzalea ETAren menpe dagoela esaten dutenei, nik esaten diet beraiek amen egiten dietela ejertzitoari, poliziari nahiz juezei. Menpekotasunak denok ditugu, baina nik ez dut ezker abertzalea ETAren menpe ikusten bereziki. Hemen nor ari da noren menpe?

PSEko Jesus Egigurenek eskubide historikoak aipatu ditu berriz ere gatazka konpontze bidean.


Eskubide historikoak Gernikako Estatutuan omen daude. Subiranoak izateko aukera ematen badigute, zergatik ez dituzte erabili herri galdeketa egiteko? Ezin dugu gure burua engainatu, ezta herria ere. Bueltaka ari gara, baina funtsean borondate politikoa da gako. Legeen interpretazioa nahi bezala egin daiteke, baina borondaterik ez badago alferrik da. Konstituzioa dagoen bezala izanda, galdeketa eta burujabetasunerako bide guztiak itxiko dizkigute. Ni konbentzituta nago, gure burujabetza lortzeko abertzaleen bide orria egin behar dugula lehenik. Ongi zehaztutako bidea behar da, ez urte baterako urte askorako ibilbidea baizik. Eta bidea egiteko lehenik abertzaleok noraino joateko prest gauden adostu behar dugu.

Nola ikusi duzu Eusko Jaurlaritzaren herri galdeketa?


Tongo izan da. Herriaren ilusioa sortzen hasi ziren, baina ez dute ezer egin. Hauteskundeen ostean alderdien artean lor dezaketen akordio interesatu baten bila aritu dira. Azkenean ez dira ausartu ere Gernikatik Gasteizera iragarri zuten giza katea egiten. Horren ordez bakea irudikatu nahi dute, baina herria mugiarazi gabe.

Hauteskundeak datoz, nola ikusten duzu ezker abertzalearen aukera?


Beltz ikusten dut, PSOEk eta EAJk negoziatu dute ezker abertzalea ez egotea. Nik ezker abertzalea hauteskundeetan egon dadin azken muturreraino saiatzea nahi dut. Erabakia Estatuaren eta beste alderdien erantzunen araberakoa izango da. Baina uneon, nik dakidanez, ezker abertzalearen borondatea hauteskunde hauetan presente egotea da. Egoeraren arabera jokatu beharko da. Abstentzioa eskatzea ez litzateke astakeria izango, baina nik nahiago dut parte hartzea.

Espainiako Pérez Rubalcaba barne ministroak “ez dugu zerrenda zuririk onartuko” dio.


Hemen ez dago zerrenda zuririk, hemen herritarren zerrendak daude, ez zuriak ez beltzak. Alderdi guztienak zuriak dira, denonak. Gureak ere herritarren zerrendak izango dira, eta ez herritar ezgaituek osatuak. Beren pentsatzeko moduarengatik “beltzak” bezala hartzea demokraziaren ukapena izango da. Zerrenda zurien kontu hori bidegabekeria eta lotsagabekeria da, hori ez da txantxetan ere onartu behar. Ezker abertzalearen proposamena beste alderdiena bezain zilegia da, eskubide osoa dugu hori defendatzeko. Eta, gainera, hori gutxi balitz Pérez Rubalcabak ezker abertzaleak ez duela hauteskundeetan aurkezteko adorerik esan du. Bada, jakin dezala muturreko egoera honetan ere ezker abertzalea parte hartzeko prest dagoela. Ez dezala jokatu faxistek bezala, demokraziaren aurkako neurriak erabiliz. Utz gaitzala aurkezten, eta ikus dezagun zein den herritarren botoa.

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude