Ma danseuse!

  • Larraldea, XVI. mendeko etxaldea Senpereko Amotz auzoan. Eta bertan XXI. mendeko mezenas bat, Andoni Iturrioz. Musika kaxa erraldoi bat balitz bezala, zabaltzen den ate bakoitzak kulturaren alor batera garamatza Larraldean.

    Juan Gorritik Sarako elizan erretako egurrekin egindako eskultura parea, hormak Auxtin Zamoraren argazki eta poesiez atonduta. Lehen solairuan, ate bat zabaldu eta Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkarteko egoitza. Iparraldeko I. Txapelketa hemendik antolatu da. Ondoan, Euskal Herrian Euskarazekoen bulegoa, gaur hutsik. “Hemen beste mota bateko jendea ibiltzen da, badakizu piercingdunak-eta”.
Senpereko Larraldea
Andoni Iturrioz

Bigarren solairuan areto handiak, margolanez beteak. Udaro bezala, pintura erakusketa egon da zabalik, UR taldeak antolatuta, aurten Baztango pintoreak ardatz hartuta –Apezetxea, Arizmendi, Ana Marin, Tomas Sobrino–, gehi beste bidaide batzuk, tartean Gonzalo Etxebarria, Barkoxen kokaturiko bilbotarra.

Udatik kanpora, Senpereko Zirikolatz dantza taldeko nagusiek baliatzen dituzte gela hauek entseguetarako. Eusko Ikaskuntzakoek eta Herri Urratsekoek ere erabiltzen dute Larraldea batzarretarako. Udaberrian, Hatsa elkarteak antolatzen duen Poesia Eguna hemen ospatu zen.

Eskaileretan gora, ganbaran, beste asmo baten oinarriak: “hemen ari naiz prestatzen datorren urterako beste erakusketa bat. Hemen ditugu Antonio Valverdek egindako margolan eta marrazkien kopiak, denak bertsolarienak: Txirrita, Uztapide, Basarri...”. Baina Hegoaldeko bertsolariak bakarrik erretratatu zituen Ayaldek, eta hortaz Andoni Iturriozek Zoé Bray pintoreari eskatu dizkio Iparraldekoenak, Xalbador eta Mattinengandik hasi eta Arzallus eta Colinarenganaino. “Erakusketa prest dagoenean, bertsolari
gazteak etorriko dira erretratuen aurrean aritzeko”.

Bertsozaletasuna, aitarengandik datorkiola. Manuel Iturrioz, Orexakoa, mikeletea, gerra garaian Hernaniko Dragones batalloiarekin ibilia, Iparraldera ihes egin eta II. Mundu Gerran Comète sarearen laguntzaile... baina kontu hau oso berandu jakin zuen Andonik. Aita, 80 urtekoa zela, hasi omen zen koadernoan idatzi eta idatzi. Zertan ari zara? eta erantzun garbirik ez. Harik eta koadernoak senitartekoren bati utzi eta deskubritu zituzten arte: Comètekoekin egin zituen ibilerak kontatzen zituen. “Baina gehiago ikertu behar dut” dio Andonik, aitak bizi guztian gorde zuen sekretu hartaz.

Parisko erbestean, aita langile soila, ez zegoen dirurik ikasketetarako. Hamazortzi urterekin, lanera. 1972an, hamar lagunen artean informatikako zerbitzuak eskaintzen zituen enpresa bat sortu zuten. Bost mila enplegatu izatera iritsi ziren, guztiak bazkideak, eta Iturrioz zuzendari nagusia. Bere gogoz kontra, enpresa amerikanoei saltzea erabaki zuten. “Saldu eta gero, erretreta hartu eta izokinak bezala, sorlekurat, Euskal Herrira etorri nintzen”. Hori, Parisez gain, Kalifornian –Berkeleyn ikasten–, Londresen eta Bartzelonan bizitu eta gero.

Larraldeako sukaldeari gaztaina puska bakarreko mahai luzeak ematen dio neurria. Ordenagailuan berritzen hasi zireneko irudiak. Anaia zenari erosi zion etxea Andonik, hark emaztearen familiari erosi zion bezala, galtzeko zorian zegoela. Logelan, oheburuak emazte eder baten argazkia du zaindari, Paxkalin Zubieta, anaiarekin batera, Larraldeako azken biztanlea.
Museo bat muntatzea pentsatu zuen hasieran, baina laster ohartu omen zen museoa gauza hila zitekeela. Orduan bururatu zitzaion euskal kulturaren aldeko tresna bihurtu behar zuela XVI. mendeko etxaldea.

“Nik ez dut gastatzen. Mendizalea naiz, nere hobbya da sukaldaritza. Hau da... nola esango nizuke, frantsesek esaten duten bezala, ma danseuse! Hau ez dut egiten sosak irabazteko, baizik gastatzeko. Nere plazerra da, hori da...”.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude