Benito Lertxundik Zazpika aldizkarian: "Azkenean, berrogei urte baino ez da euskal kantagintza modernoa dagoena, epe oso motza sendoa izateko. Baina egun errealitatea da, eta ez da gutxi. Agian, une honetan ez dago batere ongi, baldintzak ez direlako oso lagungarriak eta, gainera, ez diotelako ematen behar duen arreta eta laguntza. Uste dut beste arlo batzuk gehiago babesten direla musika baino. Gehiago esango nuke: euskal instituzioek eta Jaurlaritzak ez dute ondo baliatzen, euskal diasporari begira, enbaxada kultural ezin hobea izan litekeena, kataluniarrek egiten duten legez. Hemen gehiago gustatzen zaigu Ameriketara joatea kantatzera eta afaltzera, behar bezalako gauza bat antolatu beharrean".
Joxantonio Ormazabal idazleak Deian, euskal literaturan hautsi beharko litzatekeen mitorik ba ote dagoen galdetuta: "Asko dira, seguruenera. Esate baterako, irakurzaletasunaren mandamendua. Edota euskaraz ez dagoela haurrak engantxatzen edo harrapatzen dituen libururik. Haur literaturak ez daukala presentziarik komunikabideetan. Hemen idazlea ez dela aintzakotzat hartzen".
Iñaki Mendiguren itzultzaileak –Harry Potter-en liburuak euskaratu ditu– El Correon: "Hori [jendeak Harry Potter komertziala eta marketin hutsa dela esatea] gero, bigarren edo hirugarren liburutik aurrera, gainera etorri zaion zerbait da. Baina fenomeno horren atzean literatura ona dago, abentura-liburu erakargarri batzuk ondo idatzita".
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.