Toni Mollá kazetariak gipuzkoaeuskara.net webgunean halakoak esan ditu bere zakurra abiapuntu hartuta: “Frantsestua naiz, ezkontza bidez. Beraz, gure etxean egunero erabiltzen dugu Michel de Montaigneren hizkuntza. Nik ez dut frantsesari balio erantsirik bilatzen ibili beharrik, erabiltzen dudalako balio baitit. Hil zen arte, gure txakur maitea ere katalan-frantses animalia elebiduna izan zen. Sekula ez genuen gaizki-ulertze soziolinguistikorik izan berarekin. Hitz egiten genionean, itxuraz, ondo ulertzen gintuen, gure familiaren elebitasunagatik kexurik egin gabe. Pentsatzen dut bizi izan zen hamalau urteetan gaztelania ere ulertuko zuela, Valentzian, logikoa denez, Cervantesen hizkuntza ingurumenean”.