«Herritar askok politikariok utzi gaituzte aldi baterako»

  • Bilbo, 1972. EAEko legebiltzarkidea eta EBko sektore kritikoaren burua da. Kontxi Bilbao kidea Eusko Legebiltzarreko mahaiko kargutik kendu zuten egunean berba egin genuen berarekin. Bertan eta hurbil zeuden ere sektore ofizialeko Javier Madrazo eta Antton Karrera buruak.
    Oskar Matute EB-Berdeak-eko ildo kritikoaren burua da. Alderdiaren VIII. Biltzarrean izan ziren gorabeherak hizpide hasi gara berbetan: “Diferentziek eragiten dute eguneroko bizitzan noski. Nik neure jarrera daukat, bakoitzak berea, tirabirak ez dira atseginak, baina horregatik ez ditugu lan harremanak apurtzen eta are gutxiago lagun artekoak. Izan ere, nire ildoak sektore ofizialarekiko bestelako iritziak dituelako inork ez du gure jarrera zalantzan ipini. Bakoitzak bereari eusten dio, munduari gerra deklaratu gabe”.
Oskar Matute
Jose Ramon Gomez
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Legealdiaren hasieran, Ibarretxe Plana hizpide, hauxe esan zenigun Argian: “Nazio espainolaren esentzia jarri dugu eztabaidan”. Legealdia ia agorturik, zer diozu?


Nazio espainolaren esentzia, zoritxarrez, oparoa eta ukiezina dela. Jaurlaritzaren azken planek –Ibarretxerenak deituak– betiko harresien aurka talka egin dute. Harresiak zerikusia du PPk nahiz PSOEk duten nazioaren kontzepzio zentralistarekin. Berez Estatuko erakundeek dutena, funtsean berauek erabakitzen baitute. Berbarako, epailetzak. Euskadin bultzatutako ekimen guztiek –erabakitzeko berezko esparruaren bila eta normalizazio politikaren bila joateak– ulertezintasunarekin talka egin dute, eta batez ere, Espainia batua eta zatiezinaren aurka. Nazionalismo espainiarra beti bezain sendo dago, noski, PSOEk gobernatzen duenean, modu disimulatuagoan.


Herri galdeketa iragartzetik –Ibarretxeren bide orria tarteko– hauteskunde kanpainara pasa gara. Zer iritzi duzu gertatuaz?


Herri galdeketara iristeko bide orria deuseztatu da ahaleginean berean. Hala ere, guretzat ekimena interesgarria zen ahaleginak demokrazia ordezkatzailearen ateak gainditzen zituelako, demokrazia parte-hartzailean lantzeko urratsa zelako. EBrentzat funtsezkoa da herritarrak bere erabakien jabe izatea. Egia da, ekimena hondoratzen joan da errealitatearekin uztartu ahala, errealitatea gogorra, zekena eta konplexua baita. Batetik, Estatua burubelarri aritu da ekimena errealitatetik erauzteko, eta bestetik ETAren jarduerak gizartearen nahasmendua eragin du. Garbi dago: Estatuak, berak kontrolatzen ez duen prozesu oro zapuztuko du eta ETAk ez dio protagonista izateari utzi nahi. Gatazkaren konponbiderako ebazpena eta erabakitzeko eskubidea hiritarren parte-hartzearekin batera gauzatzea ez da erraza.


EAEn zortzi legealdi bete dira eta azken hamarkadan bi bake prozesu abiatu. Zer iradoki dizu?


Nire sentsazioa da politikak utzi egin gaituela, denbora baterako berbontzikeria instalatu dela politikan: mesedeak lortzeko lagunkeria, eredu soziala eta ekonomikoa adabakiz josteko politika nagusitu da. Mendebaldean Estatuaren eredua hondoa jotzen ari da eta politikaren eremua betetzen dutenek balbulak kontrolatzen dituzte ontziak eztanda egin ez dezan. Politika egin ordez, gizakia nobletzen duen politikaz, herritarren harremanak sendotzeko behar den politikaz harro izan beharrean, herritar askok politikariok aldi baterako utzi egin gaituzte.


EB Eusko Jaurlaritzan ari da hirukoan. Zuk gidatzen duzun sektorea kritikoa agertu zen azken biltzarrean.


Bai. Hirukoarekiko gure leialtasunak EBren profila argi azaltzea eragotzi digulako. Euskal Herriko ezkerraren profil gardenagoa behar dugu ezkerreko hautesleak ezkerrekoak garela eta euren beharretarako lan egiten dugula jabetu daitezen. EAJrekin aliantzak potentzialtasuna kendu digu...


(...)


Areago: EAJ demokrazia aroaren hasieratik Gobernuan izateak ez digu laguntzen. ETAren existentzia, bestalde. PSE-EE, PSOEko eta Madrilgo politika aplikatzeko sukurtsala da eta PP mendira joan zaigu. Horrek guztiak ezkerreko indarrei ahalmena kendu digu. Ezkerrak borrokarako grina eta konfrontazioa sustatu behar ditu. Gainera, horri guztiari krisi ekonomikoa gehitzen badiogu, zer egin dezakegu Gobernuan? Gure ildoak Biltzar Nagusian adierazi zuenez, herritarrei oso garbi utzi behar diogu non gauden. Guk ezin dugu botere enpresarialen galerak nola arindu behar diren aztertu, aitzitik, langile bakoitzaren lanpostua eta duintasuna defendatu behar ditugu. Hori da sektore kritikoaren gogoetaren funtsa.

Ibarretxeren eta EAJren politika ezberdintzen dituzu?


Nire sentsazioa da Ibarretxek bere EAJko zuzendaritzako askok nahi baino harago eraman duela alderdia. Ibarretxek alderdikide askok nahi zuten abiadura baino bizkorragoa ezarri duela. Orain bera da berriz ere hautagai, merezimendu guztiekin, baina bere jendeak buruko min bat baino gehiago eraginda.


Herri galdeketatik hauteskundeetara eta gizartea lozorroan.


Gizartea batez ere nahastuta dago.


Patxi Lopez lehendakarigaiak “euskara bultzatzea, baina alderdikeriatan erori gabe” proposatu du.


Bere ekimena guztiz elektorala izan da, eta beste batzuek ere hari erantzutean halaxe egin dute. Dena den, PSEk lau urte izan ditu egungo euskararen politika indartzeko, euskara gutxitua baitago gaztelaniarekiko. Aukera izan du legealdian ez politika alderdikoia egiteko, euskara herri honen hizkuntza ofiziala bezala praktikan jartzeko baizik.


Politika askotarikoa eta demokratikoa aipatu du ere euskararentzat.


Ekitaldi hauek norbera nolakoa den azaltzen dute. Patxi Lopezek egin zuen moduko agerraldia egin bazuen, egin zuen Alderdi Sozialistaren profil baskista azaltzeko, baina batez ere kontziente direlako euskal gizartearen gehiengoarentzat –eta ezkerrekoentzat bereziki– ez direla indar baskista. Izan nahi duzuna aldarrikatzeko horrenbeste indar eta denbora erabiltzen badituzu arazoak dituzulako da. PSEk ez luke holakorik egin beharko bere ekimen politikoa konprometitua izan balitz herri honekin eta ezkerreko baloreekin. Inork ez luke zertan baskista azaldu izan euskara defendatzeko.


Euskal hiztunak gaztelaniadun ele bakarra diskriminatzen al du zure ustez?


Euskara ez dakiena diskriminatuta dagoela esatea errealitatea ez ezagutzea eta ukatzea da. Osterantzean, ukatzen da herri honetan ahalegin handiagoak egin behar direla herritar guztiek euskara erabil dezaten, beren hizkuntzan espresatzeko eskubidea ukatzen zaie, alegia. PSOEk eta PPk defendatzen duten Autonomia Estatutuan euskara herri honetako hizkuntza ofiziala bezala agertzen bada, benetan, haiek eta gainerako guztiok lan egin behar dugu herri honetako herritarrek beren hizkuntza ezagutu dezaten. Polemika hau antzua da.


Javier Madrazok EAren edota Jaurlaritzaren hizkuntz ereduen erreforma hezkuntzan errefusatu du “imajinario nazionalista”ren barruan delako. Zer iruditzen?


Ekimenak bi osagai ditu. Bat, abiatzeko modua da, ona da, baina iristeko puntua ez dago zehaztuta, ekimenari gurasoen elkarte eta sindikatuekin interakzioa zehaztea falta zaio, besteak beste. Alegia, bien bitartean lan egin beharra dagoela. Idearioari edo imajinarioari dagokionez... nik jendearen borondatean konfiantza daukat. Hau da, frankismo osteko eskola publikoan ikasi genuenok ez genuen arrasto frankistarik jaso. Askotan gehiegi kezkatzen gara imajinario kolektiboekin. Niri Euskal Herria hitzak ez dit zauririk eragiten, alderantziz, gozagarria zait. Ez dut mina hartzen Euskal Herria nazio bezala hartzean, ostera, ez dut beste modu batez ulertzen.


Nondik nora nahiko zenuke bideratzea hurrengo legealdia?


EBk zer egingo duen ez dakit, baina nik zer egitea nahi nukeen bai. EBk konpromisoak serio hartu eta kiniela elektoralak ahaztu behar ditu. Alegia, oso garbi azaldu behar dugu zer garen, zer egin nahi dugun eta zein ordezkatu nahi dugun. Aliantzak oso garbi azaldu behar ditugu: hautesleari hamar minututan azaldu behar diogu orain arte egin duguna eta aurrerantzean egingo duguna.


EB-Aralar koalizioa gauzagarria al da?


Alderdi barruko nahiz kanpoko politika egitean euskal ezkerra batzearen aldekoa izan naiz beti. Euskal ezkerrak badu ahalmena baldin eta berau batzen dituen ezaugarriak hobesteko gauza bagara. Nik Aralarrekin aurreko akordioa ilusioz defendatu nuen. Bistan denez, gorabeherak eta elkarrekiko gaitzespenak izan dira, baina nik akordioa berriz ere lortzeko lan egin beharrari eusten diot. Akordioak ez du osagai taktikorik izan behar, estrategikoa baizik. Euskal ezkerraren batasun estrategikoan sinesten dut eta ez hauteskundeetan hobeto ateratzeko kalkulu taktikoetan.

Euskal ezkerraren batzea eta hauteskundetan akordio eraginkorra gauzatzea posible da. Aralarrekin, baita ezkerreko beste ildo batzuekin ere. Zutik-ekin, adibidez. Gainera, ez dugu Gobernuan zertan izan. Gobernuan kudeaketarako gure ahalmena erakutsi dugu. Uneon, Gobernuaren baitatik, EAJren eta beste alderdien pultsioek ez dute ezkerraren eremu zabalagoa konkistatzeko aukerarik ematen. Alderantziz, ezkerreko planteamenduak landu eta sendotu behar ditugu etorkizunari begira. EBk ez badu ikusten gure ildoaren proposamenetan funtsik, hori hautesleek baloratuko dute. Nolanahi den ere, sektore kritikoa tesi hauen gaineko programa eratzen saiatuko da.


Ba al dago nora begiratzerik?


Nik Frantziako Estatuan LCR alderdiak zabaldutako bideari begiratzen diot. LCR alderdi antikapitalista berriaren sorrera bultzatzen ari da. Ezkerra eta eskuina munduaren kontzepzioan desberdinak dira. Eskuinak egungo munduaren oinarria den sistema kapitalista sostengatzen du, eta ezkerraren jarduerak ez du kapitalismoa “hobetzeko” balio behar edo egoera larria pintura geruzez apaintzeko. Ezkerrak sistemaren aurka oldartu behar du, Euskadin ekimen kementsuak daude ezker antikapitalista antolatzeko.

Frantzian eratzen ari den alderdia interesgarria da, ilusioz ari dira, ezkertiar izaera duintasunez bizi dutelako. Ideologiaren krisia aipatzen den garai honetan ezberdintasun sozialak gero eta handiagoak dira. Pertsona asko zapaltzen duen sistema dago, beste asko ondo baino hobeto bizi diren bitartean. Euskadin ere ezkerrak zentzua dauka. Gure burua ezkerrekotzat jotzen dugunoi norabide horretan lan egitea dagokigu, osterantzean, ezkerra ez da indartuko, areago ahulduko baizik.

LCRko buru Olivier Besancenot ezagutzen al duzu?


Bai, harremana dugu, garaikideak gara. Niri inbidiagarria egiten zait bere ekimena, nahiz kontziente naizen kulturalki urrun gaudela. Halaz ere, bere gogoetaren parte handia ezkerraren sektore zapuztuak biltzeko oso baliagarria da. Hau da, ezker antikapitalistak, herritarrekin batera, ez du bere lan ildoa hipotekatu behar epe laburrera atera daitezkeen mozkinen truk.

Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude