Eskubide aitortza sinbolikoak

  • “Hizkuntza Gutxituen Erronkak Globalizazioaren Aroan” izeneko kongresuan, duela astebete, Bilbon, Suzzane Romaine eskoziarrak hala esan zuen: “Hizkuntzak galtzea giza eskubideen kontrako erasotzat har daiteke, pertsonek ez baitute euren hizkuntza borondatez galtzen. Hala ere, hizkuntz eskubideak giza eskubidetzat hartzeko oraindik asko dago egiteko”.
Hizkuntza gutxituak
Argazki Press

Fernand de Varennes kanadarra da, eta giza eskubideak, gutxiengo etnikoak eta gatazken konponbidea izan ditu bere lanen ardatz nagusi. Hizkuntza gutxituen gaineko deklarazioak badirela badaki, baina ez du uste balio legalik dutenik. “Hegoafrikan adibidez hamaika hizkuntza ofizial daude, baina gobernuak ingelesa baino ez du erabiltzen. Malaria kasuak zirela-eta, Hegoafrikaren iparraldean pozoia bota zutenean, informazio guztia ingelesez eman zuten. Zer gertatu zen? Gune horietan jende askok ez dakiela ingelesik eta pozoi horren ondorioak jasan beharko dituela”. Adibide horrek, eta Bilbon kontatutako beste batzuek, erakusten dute haren ustez gauza bat dela paperetan idatzita dagoena eta beste bat errealitatean gertatzen dena.

Varennes ezkorra da deklarazioekiko: “Azken urteetan hainbat deklarazio sinatu dira. Mamian denak dira politak, baina ez dira lotesleak. Sinbolikoak dira eta ez digute babesik ematen; benetan ez dute eskubiderik aitortzen”. Haren arabera, 1993ra arte ez genekien gobernu batek ezin duela galarazi herritarrek euren eremu pribatuan erabiltzen duten hizkuntza.

Romainerentzat gakoetako bat da hizkuntz eskubideak pertsona bakoitzak bere eskubidetzat hartzea. “Edozein motatako proiektuak abiatu behar genituzke hilzorian dauden hizkuntz komunitateei laguntzeko. Gobernuek ez dituzte kontuan hartzen eta giza-garapen jasangarrian parte hartzea ukatzen zaie”. Bere ikerketatik ondorioztatu izan du, bizimodua asko aldatuz gero, badirela hizkuntza galduko duten komunitateak. “Kontua da guztiok ulertu behar dugula hizkuntza guztiak mantentzea dela garrantzitsua”.

Zail ikusten du hizkuntzalari eskoziarrak eskubideen artean hizkuntz eskubideei halako garrantzia ematea. Izan ere, orain beste balore batzuetan bizi gara. Edozelan ere, giza eskubideak urratzeko dagoen modurik bortitzena eta eraginkorrena pobrezia dela dio berak. “Garapen ekonomikorako egiten diren proiektuek ez dute kontuan hartzen egindako min kulturala, eta hezkuntzak ez du erakusten identitate kulturanitzetarako biderik”. Nolabait, horretarako bidea aurkitu behar dela uste du, bitartean hizkuntz eskubideak behin eta berriro zapaltzen zaizkielako hainbat herriri.

Uste du estatuek sozio-ekonomiaz baino ez dutela berba egin gura eta ez autodeterminazioaz. “Autodeterminazioa indigenen ardura delako ustea dago zabalduta. Baina kontua ez da giza eskubideekin lotuta daudelako egon behar dutela hizkuntza eskubideek ere bermatuta. Kontua da hizkuntza eskubideak oso garrantzitsuak direla eta autodeterminazio eskubideak lagunduko duela horiek garatzen”, gaineratu du Romainek.

Panoramari buelta ematea hizkuntza gutxituetako hiztunen eskuetan dago azkenean. Varennesek argi esan du hizkuntza bat aukeratzeko orduan, aukerak ematen dituena hautatzen duela jendeak: lanerako balio duena, estatusa emango diona… “euskaldunok ziur al zaudete, hemen, euskara dela aukerak eskaintzen dituen hizkuntza?”, galdetu du. Inork ez du erantzuten jakin, baina kongresuko partaide gehienek izango zuten nonbait erantzuna gordeta. Izan ere, gaztelania edo frantsesa bakarrik jakinda, ez da inor txarto bizi Euskal Herrian.

Aukera handiak teknologia berrietan

Hala ere, Galesen lortu dute gazteen artean hiztunak gehitzea. Delyth Prys Galesko unibertsitateko kidea da, eta azken urteetan Galesen garatutako programa oso bateko kidea da. Teknologia berriekin zerikusi zuzena dauka galeserak izandako gorakadak. “Hizkuntzaren kontseiluan lan asko egin dugu, baina 1993an sortu zen hori. Aurretik ere hizkuntzaren bidea hobetze bidean zegoen. Egia da, hala ere, kontseiluak asko lagundu duela”. Prysek argi dauka galeseraren aldeko legea ez dela berebiziko baldintza izan, baina bai garrantzitsua: “Legeak galeserari boterea eman zion, eta hori oso garrantzitsua da”.

Haren ustez gazteak protagonismoa hartzen ari dira munduan, eta horri eutsi behar zaio. “Internet sortu aurretik hiztegiak egitea prozesu neketsua zen, eta informazio asko galtzen genuen bidean. Hiztegia argitaratu eta oharren bat gehitu behar izanez gero, hurrengo argitalpenera arte itxaron behar izaten genuen. Bidean oharrak galdu egiten ziren. Orain ez dago halakorik. Ohar guztiak gorde ditzakegu momentuan edo sarean sartu edo erabili”. Prysek horregatik ikusten du aukera handia teknologia berrietan.

Galesera eta Irlandako gaelikoa batzeko hiztegia egin zutenean, gazteen arteko topaketak antolatu zituzten, eta konturatu ziren arrakasta handia zeukala ekimenak. Gazteei begira bideratu zuten lana, eta egun, Galesen posible da hiztegia segapoto bidez erabiltzea. Horrela, hiztegi handiak erosteko beharrik gabe, neska-mutilek galeseraz idatzi dezakete edonon. Prysek argi dauka sarean edozein hizkuntzak daukala lekua eta horri bide eman behar zaiola. Hizkuntzen etorkizuna hor dagoela uste du. Euren esperimentua ondo atera da behintzat. Orain dela hiru edo lau hamarkada, Gales eta Ingalaterraren arteko mugan, populazioaren %4k egiten zuen galesera eta egun, %10eraino iristen da hiztun kopurua.

Euskaldunok ere konturatuta gaude sarearen garrantziaz, edo bai behintzat, euskara sarean egotearen garrantziaz. Kontua da gurean gazteen artean ez direla hain onak erabilpenaren gaineko datuak. Luistxo Fernandezek eman zituen euskarak sarean dituen erabiltzaileen inguruko zenbait datu. Gauza bi bereiztu zituen hemen: alde batetik sarean euskarazko orrietan sartzen direnak, eta bestetik euskarazko orrietan sartu arren, nabigatzailearen konfigurazioa euskaraz dutenak. Euskarazko orrialdeetan igeri ibiltzen direnen artean, %14k baino ez dauka konfigurazio osoa euskaraz. Fernandezen irudiko, “nabigatzailearen hizkuntza-konfigurazioa da Interneten dagoen hizkuntzaren neurgailu nagusia. Eta gure kasuan, Googlera bagoaz gure bisitaren hizkuntza gaztelaniaren alorrera gehitzen da. Nahiz eta gu sartu garen orria euskara hutsean egon idatzita”. Beraz, garrantzitsua da jakitea ez dela berdina nabigatzailearen hizkuntza eta zuk pantailan ikusten duzuna, zelanbait esateko.

Sustatu.com-ek egin zuen kanpaina: “Nabigatzailea espainolez konfiguratuta daukazu” mezua agertzen zitzaien hala zeukatenei, eta Fernandezek dio %32 hazi dela euskarazko konfigurazioa. Ez omen da zaila konfigurazioa euskaraz jartzea, eta sarean euskarak badu lekua. Hori bai, euskaldunek ematen dioguna, ez gehiago ez gutxiago.

Azkenak
2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Eguneraketa berriak daude