Bizkaia lau haizetara

  • Errotak eta antenak ikusten zaizkio Oizeri Bizkaiko hamaika txokotatik. Gailurrean, hamaika txoko horien xarmaz goza daiteke. Bizkaiko bihotzean gaude.

    Bizkaiko balkoia deritzon begiralekutik gertu hartu dugu Oizerako bidea, Zugastieta eta Munitibar artean. Munitibarko noranzkoan kilometro batera dago Oizerako bidegurutzea, Ganbe auzotik 200 metrora. Seinalea dauka bideak; argi ibiliz gero, galbiderik ez! Erraz egiteko bidea da; aldapa gogorren bat edo beste duen pistari jarraitzea besterik ez dago. Baina ez da bakarra; Oizera igotzeko hamaika bide daude. Bizkaiko hainbat herri batzen dira Oizen magal zabaletan, eta guztietatik dago 1.024 metroko altueran dagoen tontorrera igotzeko aukera: Berriztik, Trabakuatik, Garaitik, Iurretatik, Maumatik...
Oiz mendia
Munitibarretik igota ordubete pasatxoan izango gara goian. Autoa nahiko goraino igotzeko moduko bidea aurkituko dugu. Gorantz apurka-apurka, hiru pauso aurrera eman eta atzera begiratzeko moduko paisaia izango dugu. Busturialdea dugu behean, eta Urdaibaiko itsasadarra ere ikus daiteke, eguraldiak lagunduta, nahiko garbi. Oizerako bidean ez dugu gerizperik izango; ez dago zuhaitz askorik, eta horrek duen abantaila denbora guztian behera begira Bizkaiko bazterrak ikus daitezkeela da.

Gero eta handiago ikusten dira Oiz gaineko errotak, baina haien ondora heltzean, orduantxe harritzen gara euren handitasunaz. Jarraitu dugun bidetik errotarik berrienen ondora helduko gara, San Kristobal ermitaren ondora. Baliteke autoren bat edo beste ikustea. Ingurune horretan lasai egon eta zertxobait jateko moduko mahaiak aurkituko ditugu. Iturri bat ere badago, San Kristobaletik hartu eta ezkerrerantz doan bidean. Ur fresko-freskoa dago bertan. Ingurunea aspalditik izan da alboko herri txikien topagune, eta oraindik ere, uztailaren 10ean, San Kristobal egunean, jaia izaten da Oizen, erromeria eta guzti.

Tontorrera heltzeko tartetxo bat geratzen da ermita ondotik, baina dagoeneko ia bertan gaude. Mungialdeko herritxoak, Zornotza, Lemoa eta Durangaldeko mendilerro ikusgarria ikus daitezke. Anboto parez pare, Durango eta Abadiño ikusiko ditugu.

Aurreraxeago dolmen bat dago, Joxemiel Barandiaranek aurkitutakoa. Errotekin egiten duen kontrastea ikusgarria da.

Errota erraldoien besteko inpresioa eragiten dute Oiz tontorreko antenek. Postontzien alboan, Lea-Artibaiko lurrak ikusten dira alde batetik, eta bestetik, Gipuzkoa eta Arabako mendi garaienak, Udalaitzez gain. Erroten bidea ez da hemen amaitzen. Bertatik jaitsi eta Trabakua gainerantz doan bidea ikusiko dugu.
Errotak baino askoz gehiago

Parke eolikoa ezarri zenetik mendi berezia da Oiz, eta errotak jarri aurretik ere berezia zen antenengatik. 1985ean antena horien kontra jota hegazkin batek istripua izan zuen, eta ordutik mendiaren memorian leku beltza hartu du istripu horrek. Gauza horiek guztiek esanguratsu eta ospetsu bihurtu dute mendia, onerako zein txarrerako, baina Oiz askoz lehenagotik da berezia inguruko biztanleentzat.

Anbotoko Marik bizilekuz aldatu eta Oizeko bidea hartzen zuela zioten antzinako euskaldunek. Gure arbasoentzat leku esanguratsua zen zalantza barik. Arinago San Kristobal ondoko dolmena aipatu dugu. Horrez gain, beste lau dolmen ere aurkitu dituzte Oiz inguruetan.

Bere altzoan hainbeste herri izanik, mendia erdigune eta bilgune izan da euskaldunentzat. Bertatik Gernikako Batzarretarako deiak egiten ziren: su handi bat pizten zen inguruko herrietatik ikusteko, eta adarrez egiten zen deia. Gaur eguneko trafiko eta zaratarik ez zen garai horietan, urrunetik entzuten zen Oizen deiadarra, Bizkaiko beste lau deiadar-mendienarekin batera.

Mendiaren bizkarrezurra diruditen errotak, antenak... Oiz ezagutu aurretik, itsusia dela pentsa dezake batek baino gehiagok. Baina behin gailurrera igota, Bizkaiko edertasunaz txunditzen da norbera.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude