Krisi ekonomikoak ernatuko ahal du politikaren urria

  • Datorren urtean 30 urte beteko ditu demokrazia aroak Hego Euskal Herrian. Martxoan IX. legealdirako hauteskundeak izanen dira EAEn. Legealdiak eta ziklo politikoak agortuz doaz, baina herri honek ez du marko juridiko-politiko egonkorrik gauzatu.


    Herri kontsulta iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak iazko urrian. 2008ko urria heldu da, baita urri heldu ere. Ibarretxe lehendakariak trazatutako ibilbide orria urrituz joan da urtea iragan ahala. Udazkena heldu da eta urriaren 25ean egitekoa zen kontsulta ez da eginen. Kontsulta eguna erori da egutegitik, orriak arboletatik nola. Egun horretan Gernikako Estatutuaren 29. urteurrena beteko da. Datorren udaberrian hauteskundeak izanen dira EAEn, VIII. legealdia bete ostean. 30 urte bete du Euskal Herriko aro berriaren politikak, baina herri honentzako ez da marko juridiko-politikoa oraindik finkatu.

2008ko urriaren 07an
Eusko Jaurlaritza
Joseba Olalde
Kontsultatik “kontsulta”ra

Donostiako nahiz Biarritzeko nazioarteko zinemaldiekin bateratsu abiatu ohi da kurtso politikoa Euskal Herrian, fikzioa eta errealitatea nahastuz nolabait. Alderdi Eguna izan ohi da politikagintzaren lekuko. Ibarretxek hortzetako minez pasa zuen astebete eta EAJk egun horretan, lehendakarigai izendatu ostean, ospitaleratu behar izan zuen lehendakariak. Herri kontsulta etorri ezean, lehendakaria Osakidetzako mediku kontsultara aurkeztu zen. Politikaren aro post-heroiko ei den honetan Juan Jose Ibarretxe da euskal heroi bakarra, bakarra edo nagusia behintzat. Ez da txantxa, begi-bistako errealitatea baizik.

Ekonomia urri eta politika urriago

Espazioak –lurraldetasunak– zedarritu omen du politika gaur egunera arte. Honezkero, espazioaz harago, denbora da politikaren aldagai nagusia. Denborak markatzen ditu politikaren erritmoak. Denbora gero eta urriagoa da ordea eta euskal politikako zikloak gero eta motzagoak. Gainera, politikoek ez bide dute politikaren erritmoa kontrolatzen, botere ekonomikoek, judizialek nahiz mediatikoek baizik. Eta uneon, ekonomiaren ziklo oparoa agortu da eta ziklo urria heldu da munduan, baita ondorioz gurean ere.

Kontsultatik hauteskundeetara

Denbora urritzen denean politikariek iragarritako asmoak ere bai, baita kasurako Eusko Jaurlaritzaren asmoak urritu ere. Ibilbide orria Estrasburgora zabaldu du orain. Espainiako Estatuak ukatzen duena Europak onetsiko duen esperantzan. Bide luzea betiere. Ibarretxeren asmoa herri kontsulta gauzatzea bazen, EAJk Gernika eta Gasteiz lotuko duen ekitaldia iragarri du urriaren 25erako. EAJk Ibarretxe lehendakarigai berretsi badu ere, alderdian ibilbide orriarekin kritikoek hautagai sendoago bat aurkezteko denbora urria zutelako ei da. Alegia, beste lehia elektorala heldu da eta Ibarretxe baino hautagai egokiagorik ezean, bera berretsi dute. Hirukoa osatzen duten EAk eta EBk ere ontzat jo dute hautagaitza. EAk bere hautagaia aurkeztuko duen ikuskizun dago. Osterantzean, EAJrekin koalizioan joango litzateke, Ibarretxe hautagai izaki. Bakarkako esperientzia urria ezagutu ostean, berau da aukera ziurrena, antza. Bestalde, EB-Aralar koalizioa urria izan zen, baina, esaterako, Javier Madrazok “begi onez” ikusten du esperientzia errepikatzea. Orain, alderdietako sektore bakoitzak bere asmoa zertu nahiko du, noski. Etxe bakoitzeko atea itxi eta barne borrokarako unea da, indarrak batzeko garaia da berriz ere alderdietan. Bien bitartean, Lokarrik Gernikan egin nahi duen “Bakearen aldeko” herri kontsultak gizartearen lozorroaren tamaina erakutsiko digu.

Akordioa eta konpromisoa

Horra politikaren bi oinarri. Konfiantza eta gardentasuna ere gehitu dakizkieke mahaiko oinei. Baina ez gaitezen inozoak izan. Krisi ekonomiko garaian gaude eta zer dakigu herritarrok? Ekonomian, eragileen arteko konfiantza oinarri omen da. Gipuzkoan sozietateen zerga finkatzeko EAJren eta EAren arteko akordioa lortzeko hamaika gorabehera izan dira. Iritsi dira akordiora. Alabaina, araua onartu dadin oposizioko laguntza behar du Foru Gobernuak. PPk alde egin lezake. PSE, EB eta Aralar kontrakoak dira. Dena dela ere, EAEko hiru diputazioek ez dute sozietateen zerga armonizatu orainokoan. Artean, alderdi abertzaleak subiranotasunaz mintzo dira. Batentzat autogobernua da funtsezkoa, bestearentzat kontsulta da gatazka konpontzeko giltza. Konpromisoa ei da hitz nagusia politikan, betetzea falta da ordea.

“EAErentzako ereduak”

Krisi ekonomikoa badago ere, EAEko diputazioen arteko zergen armonizazio urria ezin zaio krisiari egotzi. Gure uste urrian, behintzat. Agian, orain krisi ekonomikoa baliatu ahalko dute beren kudeaketa politiko urria estaltzeko. EAEko hiru ogasunek aurreikuspen txarrak iragarri dituzte 2009rako. Nafarroako Gobernuak 2008ko aurrekontuen %3 jaitsiko duela iragarri du. Sail guztietan urrituko da sosa, baina ziur kultura saileko euskarazko ekimenek nozituko dutela gehien. UPNk PSOErekin ez dauka aurrekontuak hitzartzeko arazorik. Dakigunez, PSNk ez du deus agintzen eta. Raxoiren PP ez dago aurka. EAEn ere, Basagoiti PPko burua eta PSEko Patxi Lopez lehendakarigaia hauteskundeei begirako asmoak bateratzeko bildu dira badaezpada. Abertzaleentzako “otsoa”ren izena aldatu da: Mayor zena Lopez da. EAErentzako bi “eredu” posible baino ez omen dira uneon: EAJrena edo PSErena. Lehenak bakarrik ezin du ordea, ezta bigarrenak ere Estatuko Gobernuaren laguntzarik gabe.

Ezker abertzalea (ofiziala edo)

Batasuna alderdia legez kanpo utzi eta kide gehienak atxilotu ostean, Espainiako Justiziak EHAK, ANV-EAE eta AAM ere legez kanpo utzi ditu, baita kide andana espetxeratu ere. Ezker abertzalea herri honen eskubideen alde hiru hamarkada aritu ostean, bere espresio politikoa inoizko urriena da eta herritarren eskubideak inoiz baino urratuagoak daude. ETAren jarduera anker eta lazgarriak beste herritarren eskubideak murriztu ditu halaber. Estatuaren jarduerak batetik eta ETArenak bestetik euskal herritarron askatasun eremua txikitu dute.

Hauteskundeak datoz berriz ere EAEn. Antza denez, ezker abertzaleak ez du parte hartzeko “aukera”rik izanen. Espainiako Gobernuak zirrikitu guztiak itxiko ei ditu edozein “iruzur” eragozteko. Gure ustean, ezker abertzaleak ezkutuko “aukera”ren bat iragaztea bere ibilbidearen “iruzur” handiena litzateke herri honentzat. Halaber, gainerako alderdi abertzaleei Euskal Herria Bai moduko hautagaitza proposatzea ganoragabekoa litzateke. Argigarriena epe laburrera, agian, EAEko datorren legegintzan ezker abertzalea politikatik at geratzea litzateke. Alderdien indar korrelazio berriak gatazkaren parametroetan aldaketak ekar litzakeelakoan.

Hiru bake saio eta zortzi legealdi

30 urteotan zortzi legealdi izan dira EAEn eta normalizazio politikorako hiru saio egin dira euskal gatazka ebatzi aldera: Aljeriako elkarrizketak, Lizarra-Garaziko Akordioa eta Loiolako negoziazioak. Egindako bidea ez da motza, baina ez da aski. ETAk gatazkaren konponketarako gakoa izaten segitzen badu, politikariek zerbaitetan huts egin duten seinalea da. ETA eragile politikoa da, baina ez du eguneroko politikaren araberako “politika” egiten. Bere jarduerak ezker abertzalearen “mesedean” baino herri honen “mesederako” eragiten du. Esaterako, ETAk ezker abertzalearen aukera politikoa “gutxiagotu” du, baina aldi berean, Frantziako Gobernuari Ipar Euskal Herria existitzen dela gogorarazi dio. Oraingo bidetik jarraituz gero, Frantziako Gobernuak Batasuna legez kanpo utziko du, baina bere demokrazia urritzen doala agerraraziko du mundura. ETA gero eta ahulagoa izan arren, eragile izaten jarraitzen du. Krisi ekonomikoak ez du ETA gehiago ahulduko, alderantziz baizik.

30 urte pasa dira eta aukera abertzale politikoak ez du autodeterminazioa gauzatzerik izan herri honetan. Bere ordez, erabakitzeko eskubidea gizarteratu du alabaina. ETAren jarduera ankerra izanagatik, bera gabe eskubidea mahai gainean ote liteke?, galde dezake edonork. Nola gauzatuko du herri honek bere geroa erabakitzeko eskubidea, aukera politiko abertzaleek ez badute elkar hartzen? Horra gakoa! Euskal politikagintza artikulatzea da alderdien arazoa orain. Hori hasteko, noski. Konstituzionalisten aukerekin artikulatu beharko baita ondoren. 2009ko martxoko hauteskundera bitarte hasiko da ibilbide berriaren orria marrazten. Beste legealdi bat etorriko da ondoren. Aldaketak txikiak izango dira, gizartearen kemena urria baita aldaketa handiagoak izan daitezen. Heldu den krisi ekonomikoak bere lozorrotik ernatuko ahal du gizartea.

Azkenak
Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


2025-04-01 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmar: lurrikarak ekar ote dezake gerraren amaiera?

Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]


Nafarroako artzapezpikua immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest, “epaile batek eskatzen badigu”

Iruñeko artzapezpiku Florencio Rosello eta Tuterako gotzain Joseba Segura Nafarroako Elizak immatrikulatutako ondasunak itzultzeko prest azaldu dira epaitegiek hala aginduz gero, baina inmatrikulazioak legezkoak izan direla defendatu dute.


Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Eguneraketa berriak daude