Kostata bada ere, edozein kirol proba gainditzeko irrika omen dute animaliek. Hori dio etxeko gaztetxoenentzat Ibaizabalek kaleratutako Listoia gainditu istorioak behintzat. Elefantea dabilkigu komeriatan. Izan ere, animaliek altuera jauzia lehiaketa dute, eta listoiaren gainetik jauzi egiteko gogoa piztu zaio elefanteari. Makila baten laguntzaz erraz egin dezakeela esaten dio kanguruak. Baina elefantea lodiegia da, eta makila hautsi egin zaio. Hala ere, zartakoz zartako, azkenean jauzi egitea lortuko du.