«Bakoitzak bizitza nahi duen erara eraikitzen du; guk gure ikuspuntua adierazi baino ez dugu egin»
Jakin gabe zer datorren. Hobe da plangintza edota esperantza berezirik gabe, datorrenari datorrela aurre egitea?
Azken finean geratzen zaizuna da, plangintza ez da beti zuk espero duzun bezala ateratzen eta. Jakina, gutako bakoitzak bere pelikula sortzen du Bisairen inguruan, baina gero etorkizunari aurre egin behar zaio datorren moduan. Ez dago besterik!
Zer behar da “musika egiten jarraitzeko”?
Gogoa. Hori da galdu behar den azkeneko gauza, ezinbestekoa da.
Noiz ikasiko dute “gure koloreak desberdintzen”?
Hitz horiekin adierazi nahi duguna nahiko orokorra da: bakoitzak bere bizitza du, eta besteak errespetatzen saiatu behar dugu. Noiz? Auskalo!
Iragana ez da ahaztu behar. Zer ikasi behar dugu hortik?
Kontua ez da ikastea: abesti horretan hitz egiten duen pertsonak, nahiz eta berarentzat gauzak aldatu diren, ezingo duela inoiz iraganean gertatu zaiona ahaztu jakitea da garrantzitsuena.
Gaztea izatea eta konprometitua edo kritikoa izatea biak bat dira? Zelan ikusten duzue euskal gazteria?
Kritikoa izateko zerbaitekin ez zara ados egon behar, eta hori ez da beti gertatzen. Eta euskal gazteriari buruz, bakoitzak bizitza nahi duen erara eraikitzen du. Guk gure ikuspuntua adierazi baino ez dugu egin.
Besteak beste, metalak presentzia nabarmena dauka zuen kantuetako erritmo eta gitarra batzuetan. Ados zaudete?
Bai, oso gustuko dugu musika estilo hori harrapatzen saiatzea. Gainera asko ikasten dugula pentsatzen dugu, eta abestiei ukitu kañeroagoak ateratzen dizkiegu.
Yogi zer da, alkoholaren apologia? Baina, modu berean Ostiralak cannabisarenak izan daiteke. Zer dira drogak zuentzat?
Yogik asko edaten du, baina pertsona normala izaten jarraitzen du (kar, kar). Gure laguna da eta abestia berari eskaini diogu.
Ostiralak bai esan daitekeela cannabisaren apologia dela, guretzat behintzat.